Edukira joan

Hamm

Koordenatuak: 51°40′00″N 7°49′00″E / 51.6667°N 7.8167°E / 51.6667; 7.8167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamm
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaArnsberg
AlkateaThomas Hunsteger-Petermann
Izen ofizialaHamm
Posta kodea59001–59077
Udalerri kodea05915000
Geografia
Koordenatuak51°40′00″N 7°49′00″E / 51.6667°N 7.8167°E / 51.6667; 7.8167
Map
Azalera226,43 km²
Altuera63 m
MugakideakCoesfeld (en) Itzuli, Warendorf District (en) Itzuli, Soest (en) Itzuli, Unna (en) Itzuli, Ahlen, Welver eta Drensteinfurt
Demografia
Biztanleria180.849 (2022ko abenduaren 31)
1.611 (2021)
alt_left 91.745 (%50,7) (%49,3) 89.104 alt_right
alt_left 90.882 (%50,3) (%48,7) 88.085 alt_right
Dentsitatea799 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02307, 02388, 02389
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakOranienburg, Afyonkarahisar, Bradford, Chattanooga, Kalisz, Mazatlán, Toul, Crotona, Santa Monica eta Berlin-Mitte
MatrikulaHAM
hamm.de

Hamm Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiri bat da. Ruhr eskualdearen ekialdean dago, Dortmund udalerritik hurbil. 2010ean 181.783 biztanle zituen.

Ham hitzak "izkina" esan nahi du aleman zaharrean, izan ere Lippe ibaiak eta Ahse errekak bat egiten duten izkinan baitago hiria. Garai batean thom Hamme izena izan bide zuen, baina azkenik gaur egungo Hamme-ra eraldatu da.

Hamm hiria 1226ean Adolfo I.ak Markeko kondeak sortu zuen, ondoren Mark konderriko hiriburua ian zelarik. 1262an hiri titulua jaso zuen. 1469an Hansa Ligako kide bilakatu zen. Garai hartan inguruko herri garrantzitsuenetakoa zen, gaur egungo Ruhr-eko hiriak herrixkak baino ez baitziren.

1933an Datteln-Hamm Canal ubidea bukatu zuten, izenean aipaturiko bi hiriak lotzen zituena. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten, tartean eraikin historiko gehienak. 1974ean Bockum-Hövel eta Heessen udalerriak anexionatu zituen.

Datteln-Hamm Canal

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datteln eta Hamm elkartzen dituen ubidea da. Hamm hirian bertan hiru kai daude, ubideetako kaien artean Alemaniako bigarren kai handiena osatzen dutelarik. Itsasontziek urtero 1'4 milioi tona material mugitzen dute Hammen. 47'2 kilometrotako luzera du eta 6'8 metrotako desnibela.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koblentza ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]