Hamlet (1948ko filma)
Hamlet 1948ko Laurence Olivier ingeles zinema zuzendari eta ekoizlearen drama filma bat da. William Shakespeare antzerkigilearen Hamlet antzezlanean zinemarako egokitzapena da. Bertan, Laurence Olivier, Basil Sydney, Eileen Herlie, Jean Simmons eta Stanley Holloway aktoreek antzeztu zuten.
Berez, Henrike V.a (1944) eta Rikardo III.a (1955) filmeekin batera Olivierek Shakespearen antzezlanen zinemarako egokitzapenen trilogia osatzen du.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroa, Danimarka, Helsingør hiria. Ofeliaz (Jean Simmons) maitemindutako Hamlet (Laurence Olivier) printzearen aita, Danimarkako erregea (Harcourt Williams), erregearen anaia Klaudiok (Basil Sydney) isilpean erail du, honela tronua bereganatu eta erregearen alarguna den Gertrudis (Eileen Herlie) erreginarekin ezkonduz. Hamlet printzeak eraildako aitaren mamuaren bisita jasoko du, bere erailketa eta egilea aitortzen dizkiolarik. Hamletek mendeku egarriz, aktore ibiltari talde bat topatu eta errege gortean antzezlan bat antzeztu dezaten kontratatuko ditu, bertan erregea bere anaiak erailtzen azaltzen delarik, hain zuzen ere, Hamleten aita Klaudiok erail zuen modu berean... honela Hamletek Klaudioren erreakzioa ikusiz haren errua baieztatzeko itxaropena duelarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laurence Olivier: Hamlet, Danimarkako printzea
- Jean Simmons: Ofelia
- Basil Sydney: Klaudio, erregea
- Eileen Herlie: Gertrudis, erregina
- Peter Cushing: Osrik
- John Laurie: Frantzisko
- Esmond Knight: Bernardo
- Anthony Quayle: Martzellus
- Niall MacGinnis: kapitaina
- Harcourt Williams: lehenbiziko aktorea
- Patrick Troughton: erregea antzezten duen aktorea
- Tony Tarver: erregina antzezten duen aktorea
- Stanley Holloway: lurperatzailea
- Russell Thorndike: apaiza
- Norman Wooland: Horatio, Hamleten laguna
- Felix Aylmer: Polonius, Lord Chamberlain
- Terence Morgan: Laertes, Poloniusen semea
- Christopher Lee: lantzaduna (ez da kredituetan agertzen)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma honek 7 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean 4 irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Laurence Olivier), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Roger K. Furse eta Carmen Dillon), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Roger K. Furse) eta Film onenaren Oscar Saria.
Veneziako Mostran Urrezko Lehoia irabazi zuen. Bi BAFTA Sari eta bi Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hamlet filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Hamlet filmaren "Izan ala Ez Izan" pasartea ikusgai (Ingelesez)
- 1948ko filmak
- Laurence Olivierrek zuzendutako filmak
- Laurence Olivierrek idatzitako filmak
- Basil Sydneyk antzeztutako filmak
- Eileen Herliek antzeztutako filmak
- Jean Simmonsek antzeztutako filmak
- Stanley Hollowayk antzeztutako filmak
- Laurence Olivierrek antzeztutako filmak
- Peter Cushingek antzeztutako filmak
- Anthony Quaylek antzeztutako filmak
- Terence Morganek antzeztutako filmak
- John Lauriek antzeztutako filmak
- Esmond Knightek antzeztutako filmak
- Patrick Troughtonek antzeztutako filmak
- Desmond Llewelynek antzeztutako filmak
- Christopher Leek antzeztutako filmak
- John Gielgudek antzeztutako filmak
- Anthony Bushellek antzeztutako filmak
- Laurence Olivierrek ekoitzitako filmak
- Laurence Olivierek zuzendutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- William Shakespearen antzezlanetan oinarritutako filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Urrezko Lehoiaren irabazleak
- Drama filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Erdi Aroan girotutako filmak
- Errege-erreginei buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak