Edukira joan

Guillaume Dufay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guillaume Dufay

Bizitza
JaiotzaBeersel1397ko abuztuaren 13a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCambrai1474ko azaroaren 27a (egutegi gregorianoa) (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta musikaren teorikoa
Lan nabarmenak
MugimenduaBurgundian School (en) Itzuli
Genero artistikoapolifonia
musika klasikoa

IMDB: nm0240343 Spotify: 0kLNgrvMXHTm4yWGrfMuLc iTunes: 3323570 Last fm: Guillaume+Dufay Musicbrainz: 33d37c0b-dc0b-4148-9264-42587c538c72 Discogs: 833904 IMSLP: Category:Dufay,_Guillaume Allmusic: mn0001507977 Find a Grave: 6702911 Deezer: 1024687 Edit the value on Wikidata

Guillaume Dufay, Du Fay, edo Du Fayt[1][2] (c.1397[3]Cambrai, 1474ko azaroaren 27a), Pizkunde goiztiarreko konpositore eta musika-teoriko franko-flandiarra izan zen. Bere garaiko konpositore europar nagusitzat hartzen da, bere musika luze eta zabal interpretatu eta kopiatu baitzen.[4] Borgoinako Eskolako zenbait konpositorekin, bereziki Gilles Binchois lagunarekin, harreman estua izan zuen, Borgoinako kaperako kide izatera inoiz heldu izan ez zen arren.[5][6] Binchoisengan bezala, Dufayengan ere eragin handia izan zuen John Dunstaple konpositorearen contenance angloise estiloak (XV. mendeko polifonia ingeles bereizgarria), eta hau beste estilo askorekin batera sintetizatu zuen; tartean garaiko Missa Caput ezaguna edota bere garaikide ziren Johannes Ockeghem eta Antoine Busnois gazteen teknikak.[4]

Bere ibilbidean zehar, Dufayk hainbat musika kargu eta lanpostu izan zituen eta lan katalogo zabala utzi zuen, bere garaiko musika polifonikoaren genero gehinenen adierazgarri diren obrak barne.[4] Bere lanik entzutetsuena, Nuper Rosarum Flores motete konplexua, Filippo Brunelleschik diseinaturiko Florentziako katedralaren kupularen sagarapenerako idatzi zuen, eta mendebaldeko kulturaren ikurtzat hartzen da.[7]

Akademia modernoak bi hitzetan banatzen du konpositorearen abizena: "Du Fay". XX. mende amaieraren aurretik, ordea, abizena hitz bakar batean idaztea ("Dufay") ohikoagoa zen.[8] Garai hartako zenbait aurkikuntzek XIV. eta XV. mendeetako idatzietan abizena bi hitzetan idatzi ohi zela ezagutarazi zuten, garai bereko musika-iturrietan ez bezala. Dirudienez, konpositorearen gurasoek izena "Du Fayt" idazten zuten, baina arrazoi ezezagunak zirela eta, semeak izenaren ortografia aldatu zuen Italian zegoela.[9]

Bizitza goiztiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cambraiko katedral zaharraren zirriborro bat, Frantziako Iraultzan suntsitua izan aurretik

Haren testamentutik ondorioztatuta, seguruaski Bruselako inguruan dagoen Beersel udalerrian jaio zen, apaiz ezezagun baten ete Marie Du Fayt deituriko emakume baten arteko seme ez-legitimoa zelarik. Ama-semeak Cambraira joan ziren semea gaztea zelarik, eta bertako katedraleko kalonje zen familiakide batekin bizi izan ziren. Dufay familiaren eta Cambraiko katedralaren arteko loturari esker dugu gaur egun hainbeste informazio konpositorearen bizitza goiztiarraren inguruan, erakundeak afiliatuta zeuden pertsona ororen erregistro zehatzak gordetzen baizituen. Katedraleko bertako agintariek nabaritu zuten gaztearen musikarako abilezia, eta hala musika-hezkuntza sakona eta zorrotza eskaini zioten. Rogier de Hesdinekin ikasi zuen 1409ko udan, eta katedraleko koruko kantari izendatu zuten 1409 eta 1412 artean.

Azken urteak Cambrain

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat astetako gaixotasun baten ondorioz, Dufay 1474ko azaroaren 27an zendu zen. Hil aurretik, bere heriotzean haren Ave regina celorum motetea kanta zezaten eskatu zuen, birleloen bertsoetan erruki erreguak tartekatuz, baina ez zen hau moldatzeko eta betetzeko denbora nahikorik izan. Dufay Cambraiko St. Étienne katedralean lurperatua izan zen, haren erretratua hilkutxan zizelkaturik zegoela. Iraultza Frantsesean katedrala eraitsia izanik, hilkutxa galdu egin zen, 1859.urtean berriz ere aurkitu zen arte (putzu bat estaltzeko erabilia izaten ari zen). Gaur egun, Lillego Palais des Beaux Arts (Arte Ederren Jauregia) museoan kokaturik dago.

Dufayk garai hartako forma ohikoenetan konposatzen zuen. Musika sakratuaren arloan mezak, moteteak, Magnificatak, ereserkiak, birleloak eta kantu moldaketak fauxbordon teknikarekin idatzi zituen besteak beste; musika sekularraren arloan, aldiz, rondoak, baladak, virelai-ak, eta beste hainbat motatako abestiak idatzi zituen. Biziraun duten haren lanen artean ez dago guztiz instrumentala den obrarik, nahiz eta bere musika sekularrean batzuetan instrumentuak ere erabiltzen ziren, batez ere baxuetan. Dufayren musika sakratua bere osotasunean ahots-musika da, nahiz eta gerta zitekeen zuzeneko interpretazioetan ahots zehatzen bat indartzeko instrumenturen bat erabilia izatea. Zazpi meza osok, 28 meza mugimendu banakakok, mezetan erabili ohi diren 15 kanturen moldapenek, hiru Magnificatek, bi Benedicamus Domino-ren moldapenek, 15 birlelok, 27 ereserkik, 22 motetek eta 87 abestik osatzen dute bere biziraundako obra.

Kantu moldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dufayren konposizio ugari kanten moldaketa hutsak ziren, liturgian erabiltzeko diseinatuak eta ziurrenik kantu lauaren ordezkotzat, eta funtsean doinuen harmonizaziotzat har daitzeke. Noizbehinka, harmonizazioek fauxbordon deituriko idazketa paraleloaren teknika bat zerabilten, ondorengo adibidean ikus daitekeen modura:

Dufayren Ave maris stella doinuaren moldaketaren zati bat, fauxbourdon teknika darabilena. Goiko lerroa kantuaren parafrasi bat da; erdiko lerroak, "fauxbourdon" deiturikoak, goiko ahotsa jarraitzen du laudun justu bat beherago. Baxua goiko ahotsarekiko seidun bat beherago egon ohi da maiz, baina ez beti; apainduta dago, eta kadentziak zortzidunera daude. Entzun

Baliteke Dufay XV. mendeko musika liturgikoan eta zehazki Borgoinako eskolan ospetsua zen konposizio-estilo hau definitzeko "fauxbordon" terminoa erabili zuen lehen konpositorea izatea.

Musika sekularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Entzun Dufayren "Se la face ay pale" balada ezaguna, ASTERIA taldeak interpretatua.

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Dufayren kanta sekular gehienek XIV. eta XV. mendeetako musika sekular europarrean nabarmenak ziren formes fixes-ak (rondeau, ballade eta virelai) jarraitzen dituzte. Italiar ballate ugari ere idatzi zituen, ziurrenik Italian zegoen bitartean. Moteteen kasuan bezalaxe, kanta hauetako asko okasio zehatzetarako idatziak izan ziren, eta askoren datak jakin daitezke, honela konpositorearen informazio biografiko erabilgarria eskainiz.

Kanta gehienak hiru ahotsetarako idatzi zituen, ahotsik altuena nagusi delarik; gainerako bi ahotsak testurik gabeak dira, beraz ziurrenik musika-tresnez interpretatuak ziren. Noizean behin Dufayren kantek lau ahots dauzkate, baina kanta horietako zenbaitetan laugarren ahotsa konpositore ondorengo eta, askotan, izengabe batek gehitzen zuen. Eskuarki, maitasun-abestiak idaztean rondeau forma erabili ohi zuen. Bere azken kanta sekularretan Busnois eta Ockeghem-en eragina nabari da, eta ahotsen arteko bereizketa erritmikoa eta melodikoa murritzagoa da; XV. mendearen erdialdeko beste konpositore batzuen lanean bezala, polifonia leunera jotzen hasi zen, berrogeita hamar urte beranduago nagusi bilakatuko zen estilora.

Galdutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dufayk musikaren teoriaren inguruan idatzitako bi idatzi dokumentatu dira, baina biak galdu dira.[10] Parmako Palatina Liburutegian (Biblioteca Palatina) dagoen eskuizkribu baten marjineko ohar batek konpositoreak idatzitako liburu bati egiten dio erreferentzia, baina ez da inoiz inon liburu hau edota haren kopiarik aurkitu.[11] XIX. mendeko François-Joseph Fétis musikologoak Dufayri esleitutako XVI. mendeko kopia bat ikusi zuela baieztatu zuen, Tractatus de musica mensurata et de proportionibus deiturikoa.[12] Liburu harren azken dokumentazioak dioenez, 1824an Londresko liburu salerosle bati saldua izan zen. Baliteke bi dokumentu hauek funtsean tratatu bera izatea, eta Parmako oharra Fétisek ikusitako lanari erreferentzia egiten zion takigrafia bat izatea.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The new Grove dictionary of music and musicians. (2nd ed. argitaraldia) Grove 2001 ISBN 1-56159-239-0. PMC 44391762. (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  2. Fallows, David. (1987). Dufay. ([Revised edition]. argitaraldia) Dent ISBN 0-460-02493-0. PMC 15282301. (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  3. Haggh, Barbara. (1997). «Guillaume Du Fay's Birthplace: Some Notes on a Hypothesis» Revue belge de Musicologie / Belgisch Tijdschrift voor Muziekwetenschap 51: 17.  doi:10.2307/3687183. (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  4. a b c Planchart 2004.
  5. Britannica 2016.
  6. Pryer & Fallows 2011, § Introduction.
  7. Wright 1994.
  8. Nosow 2017, § "Introduction".
  9. Planchart 2004, §1 "Life".
  10. Planchart 2004, §10 "Lost Works".
  11. Planchart 2019, 207–208 orr. .
  12. a b Planchart 2019, 208 orr. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]