Grangemouth
Grangemouth Inbhir Ghrainnse Grangemooth | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Falkirk |
Posta kodea | FK3 |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°00′43″N 3°42′59″W / 56.0119°N 3.7164°W |
Azalera | 4,12 mi² |
Mugakideak | Bo'ness |
Demografia | |
Biztanleria | 16.650 (2016) |
Dentsitatea | 4.041 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01324 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
falkirk.gov.uk… |
Grangemouth (Eskoziako gaeleraz: Inbhir Ghrainnse, eskozieraz: Grangemooth), Eskozia erdialdeko udalerria da, Falkirk eskualdeko bigarrena. 2011ko erroldaren arabera 17.373 biztanle ditu.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat izen izan zituen hasieran, Sealock, Grangeburnmouth, Grange Burn baina azkenean gaur egungoarekin gelditu zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Falkirk herritik bost kilometro ekialdera dago, Fortheko fiordoaren ertzean. Eskoziako bi hiri handienak diren Glasgow eta Edinburghetik distantzia berdinera dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sir Lawrence Dundasek sortu zuen 1768an Forth eta Clyde arteko ubidea eraiki zenean. Ubidearen trafikoak gora egin zuen heinean herriak ere bilakaera ekonomikoa eta demografikoa izan zuen. Carron Company burdingintza konpainiarentzako itsasorako bidea osatzen zuenez mundu osora banatzen ziren burdineko produktuak eta armak bertako kaitik ateratzen ziren eta 1810tik aurrera aduana bat ere izan zen bertan.
XIX mendean kaia hainbat alditan haunditu zuten. 1950 eta 1960 hamarkadetan egindako hiriaren berrantolaketek aurreko eraikin ia guztiak eraistea ekarri zuten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Erresuma Batuko kairik garrantzitsuenetakoa da, eta Eskoziako kontainer kairik handiena. Urtero 9 milioi tona deskargatzen dira bertan. Industriari dagokionez pisurik handiena Grangemoutheko binfindegiak dauka, Europako birfindegietan handienetakoa baita bera.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udaletxea.
-
Museoa eta liburutegia.
-
Alde zaharreko kalea.
-
Institutua.
-
Empire Electric antzokia.
-
Kaialdea.
-
Birfindegia.
-
Zetland parkea.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]