Girl with Balloon
Girl with Balloon | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Banksy |
Sorrera-urtea | 2002 |
Ekoizpen lekua | Londres |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Shoreditch |
banksy.co.uk |
Girl with Balloon (euskaraz: «Neska globoarekin») Banksy graffitigilearen horma-irudi ospetsua da. Horma-irudiak neskato bat irudikatzen du, bihotz formako globo gorri bat joaten utziz. Banksyk irudi horren aldaera bat erabili zuen 2014ko kanpainan Siriako errefuxiatuei laguntzeko.[1] Banksyk 2017ko Erresuma Batuko Hauteskunde Orokorretarako sortu zuen beste aldaera batek eztabaida sortu zuen, kontserbadoreen aurkako zenbait boto-emaileri inpresioak doan eskaini baitzizkien. Samsungek 2017an egindako inkesta baten arabera, Girl with Balloon Erresuma Batuko artelan gogokoena da. 2018ko urriaren 11n, enkante batean, obra birrindu egin zen. Hala ere, lana 1,04 milioi liberatan enkantean jarri zen eta egileak Love is in the Bin izena jarri zion.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Denham, Jess. (2014-3-12). «Banksy reworks girl with heart balloon to mark third anniversary of Syria conflict» The Independent.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Banksy retitula su obra triturada como «El amor está en la papelera»» ABC 2018-10-15.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |