Gibelilun orrizabal
Gibelilun orrizabala | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula nigricans Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelilun orrizabala edo urritz beltza (Russula nigricans) Russula generoko onddoa da.[1] Janari gisa duen kalitatea oso txikia den arren, ez da toxikoa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Haragi gogorrekoa eta lodikoa, 20 cm-ko diametroraino irits daitekeena. Lehenik ganbila, gero ere ez da guztiz zabaltzen, batzuetan, inbutu forma izaten du. Azala beluseztatu samarra izaten du eta zuru-zikina, baina gero okre eta arre-beltzez zikintzen da, eta, azkenean, beltza eta batzuetan pitzatua.
Orriak: Zabalak, tarte handia orrien artean eta tartekatuta orritxoak, gogorrak eta lodiak, izokinaren kolore zurbilekoak edo krema kolorekoak gaztetan, handik gutxira belztu egiten dira.
Hanka: Motza, betea, gogorra, zuri-zikin kolorekoa eta gero arre-beltza.
Haragia: Zuria eta trinkoa, nekez usteltzen dena, aireak ukitzean, berehala kolore gorrixka hartzen du, gero gorri-beltza eta azkenean beltza. Fruta usaina du eta zaporea garratza eta gozoaren tartekoa, egosterakoan garraztasuna desagertu egiten da,
Sulfato ferrosoarekin, arrosa-gorria eta gero berdea hartzen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Nigricans berriz latinezko nigricans-antis etik = belzten dena.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belztu baino lehen jan daiteke, baina erdipurdikoa da. Ez jasotzea gomendatzen da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula densifolia eta Russula adusta-rekin nahas daiteke, baina hauen orriak meheagoak dira eta estuago dituzte eta haragia Russula nigricans-ean baino gutxiago gorritzen da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean ateratzen da hostozabalen eta koniferen basoetan.[5]
Ale batzuk usteldu gabe lehortzen dira, eta itxura ikaztuarekin egoten dira hilabeteetan basoan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britania Handian, Europan eta, gutxienez, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Urritz beltzak.
-
Russula nigricans goitik ikusita.
-
Russula nigricans azpitik ikusita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 114 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 477 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 382 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). [. Guia de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 333 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..