Gaio Grako
Gaio Grako | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - K.a. 121
K.a. 134 - K.a. 133
K.a. 133 - K.a. 121
K.a. 126 - K.a. 126
K.a. 123 - K.a. 123
K.a. 122 - K.a. 122
K.a. 121 - K.a. 121 | |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotza | ezezaguna, K.a. 154 | ||||||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||||||
Heriotza | Erroma, K.a. 121 (32/33 urte) | ||||||||||||||
Heriotza modua | suizidioa | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Aita | Tiberio Sempronio Grako (kontsula K.a. 177an) | ||||||||||||||
Ama | Kornelia Afrikarra | ||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Licinia (en) | ||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||
Leinua | Sempronii Gracchi (en) | ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Alderdi politikoa | Populares |
Gaio Grako (latinez: Gaius Sempronius Gracchus; K.a. 154 – K.a. 121) politikari erromatarra izan zen. Tiberio Grakoren anaia gaztea zen. Bera bezala, erreforma-politika hasteagatik Senatuko alde atzerakoienek hil egin zuen. Grakotarrak, garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, Kornelia Afrikarra, Eszipion Afrikarra Zaharraren alaba izan zen, eta bere arreba Eszipion Emilianorekin ezkondu zen.
Anaiak sortutako iskanbilaren aurrean, laborantza erreforma bultzatzen saiatu zen. K.a. 132ko Tiberioren hilketak Grakotarren buruan utzi zuen Gaio. Ibilbide politikoa K.a. 126an hasi zuen Gaiok. K.a. 123an, plebearen tribuno izendatu zuten. Senatari atzerakoiak berehala ohartu ziren anaiak bezainbeste arazo emango ziela. Are gehiago, Gaioren erreformak ez ziren laborantza arloan mugatzen: aberatsek ilegalki lortutako lurrak txiroen artean banatu beharko lirateke, gariaren prezioak murriztekoak ziren...
K.a. 122an, Gaiok tribuno kargua lortu zuen berriro, Erromako behe-mailakoek aho batez sustatuta. Hirugarren aldiz saiatu zen, baina arrakastarik gabe. Aldakuntza guztien geldiketa mugitzeke ikusi beharrean, indarra erabiliz erantzun zuen Gaiok. Senatuak estatuaren etsaitzat jota, doi doi ihes egitea lortu zuen. Atzerakoien armadak inguratuta, bere buruaz beste egin zuen. Horren ondotik, 1.000 jarraitzaile inguru hilarazi zituzten eta haien etxaldeak bahitu.
Gaiok alaba bat utzi zuen, zein Fulvio Flakorekin ezkondu zen. Horren alaba, Fulvia, Publio Klodio Pulkerren eta gero Marko Antonioren emaztea izan zen.