Frederiksborg gaztelua
Frederiksborg gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Hillerød Municipality |
Koordenatuak | 55°56′06″N 12°18′03″E / 55.935°N 12.300833333333°E |
Altitudea | 32 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1620 |
Jabea | Kristian IV.a |
Komisarioa | Frederiko II.a Danimarkakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hans van Steenwinckel the Younger (en) |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 285.000 |
Webgune ofiziala | |
Frederiksborg gaztelua (danieraz: Frederiksborg Slot), Danimarkako Hiriburu Eskualdearen hiriburua den Hillerød herrian dago. Danimarkako errege familiaren egoitza izan da mendeetan zehar.
Eskandinavia osoko berpizkunde garaiko gaztelurik handiena da. "Gazteluaren lakua" (danieraz: Slotsø) deritzon aintziraren erdian dauden hiru irletan eraikita dago eta atzean lorategi barroko ederrak ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluaren zatirik zaharrenak Frederik II.a erregeak eraiki zituen 1560. urtean, baina gazteluaren gehiengoa 1602 eta 1620 urteen artean egin zuen Kristian IV.aak, nahiz eta bere aitaren izena mantendu. Kopenhageko Christiansborg jauregia bezala flandiarren estiloan egin nahi izan zuen eta horretarako Hans eta Lorenz van Steenwinckel holandarrak arkitekto kontratatu zituen gaztelua diseinatzeko. 1648. urtean Kristian IV.a hil zenetik aurrera 1840. urte arteko errege erregina guztiak bertan koroatu izan dira.
Koroatzeez gain, beste hainbat zeremonia eta ekintza ere egin izan ziren gazteluan. Hauen artean garrantzitsuena 1720. urteko Frederiksborgeko Ituna izan zen. Itun honek Iparraldeko Gerra Handiari amaiera eman zion.
1859. urteko abenduaren 17an gazteluak sua hartu zuen eta lakua izoztuta zegoenez ezin izan zen suntsipena arindu. Gaztelua berreraikitzeko Danimarka guztian dirua batu zen eta batez ere J.C. Jacobsen garagardogileak emandako diruari esker berriz inauguratu ahal izan zuten 1878. urtean. 1885. urtean Danimarkaren historiaren museoa sortu zuten bertan. 1996. urtean lorategiak berriztatu zituzten.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gazteluaren eliza. Bertan daude Danimarkako bi Erlijio orden handienen armarriak, Elefantearen ordena eta Dannebrog ordena.
- Danimarkaren historiaren museo nazionala.
- Neptunoren iturria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Danieraz)(Ingelesez)(Frantsesez) Webgune ofiziala