Franz Xaver Richter
Itxura
Txekiar musikagilea (Holesov, Moravia, 1709 - Estrasburgo, 1789). Mannheim-go gorteko musikagile nagusi izendatu zuten 1747an eta kapera-maisu jardun zuen Estrasburgoko katedralean 1769tik aurrera. Orkestra, ganbera eta elizarako musika egin zuen. Haydn eta Mozarten aitzindari nagusietakotzat jo izan da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.