Folies Bergère
Folies Bergère | |
---|---|
Folies Bergère | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 9. barrutia |
Koordenatuak | 48°52′27″N 2°20′42″E / 48.8742°N 2.345°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1869 |
Inaugurazioa | 1869ko maiatzaren 2a |
Edukiera | 1.679 |
Arkitektura | |
Estiloa | Art Décoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00089006 |
Webgune ofiziala | |
Folies Bergère Parisko kabaret ospetsu bat da, IX. barrutian kokatua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dizdira gehien 1890 eta 1930 bitartean izan zuen. XX. mendearen amaieran, publikoa errebista ikuskizunez aspertuta zegoela eta, antzokia komedia musikaletarako, dantza taldeen ekitaldietarako eta abar erabiltzen hasi zen.
Parisko IX. barrutiko Richer kaleko 32. zenbakian kokatua, Plumeret arkitektoak operarako antzoki gisa eraiki zuen. Ateak 1869ko maiatzak 2an ireki zituen, Folies Trévise izenarekin (handik gertu dagoen Trévise kaleagatik): ikuskizunen artean ,operetak, opera komikoak, herri musika eta akrobaziak zeuden. Izena 1872an aldatu zuen, Trévise dukearen kexuen ondorioz, horrek ez baitzuen bere izena ikuskizunak eskaintzen zituen antzoki batekin lotuta ikusi nahi. Arazook saihesteko, Bergère ("artzaintsa") izena aukeratu zen, hori ere gertuko kale baten izena delako, deiturei lotuta ez dagoena.
Egungo fatxada 1930eko hamarkadakoa da, eta art déco estiloan eginda dago.
Antzoki horrek herriaren gustua asetzen zuen, baina kutsu exotiko batekin, beste kultura batzuetako ohiturak erakutsiz, jantzi eta dekoratu oso konplexuekin eta, oso sarri, begiamarruak. Lido eta Moulin Rougen lehiakidea izan zituen, eta beste herrialde batzuetako enpresariak negozio horretan sartzeko inspiratu zituen. Horien artean Florenz Ziegfeld (Ziegfeld Follies) Estatu Batuetan, eta Kubako hiriburu Habanako Tropicana bezalako kabaretetarako eredua izan zen.
Folies Bergèren lan egin zuten artistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako hauek dira bertan lan egin zuten artistetako batzuk:
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan ematen ziren ikuskizunen izenek beti hamahiru letra zituzten, antzokiaren izenak bezala. Zorte ona zekarrela zioten, ohiko sineskeriak kontrakoa dioen arren.