Eye of the Tiger
Eye of the Tiger | |
---|---|
Survivorren eta Paul Ankaren musika-lana | |
Egilea(k) | Survivor eta Paul Anka |
Argitaratze-data | 1982 |
Izenburua | Eye of the Tiger |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Tonoa | Do minor |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Frankie Sullivan eta Jim Peterik |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frankie Sullivan Jim Peterik |
Gertaera nabarmenak | 25th Annual Grammy Awards (en) |
Bideoa | YouTube |
Eye of the Tiger (euskaraz Tigrearen Begia) Survivor estatubatuar rock taldearen abesti bat da. 1982an izenburu berdineko Eye of the Tiger diskoaren barnean argitaratua izan zen.
1980ko hamarkadako lehen erdialdeko abesti ospetsuenetako bat da.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rocky III filmaren soinu bandako abesti nagusia izateagatik mundu osoan ospetsu egin zen, halere, hasiera batean Sylvester Stallone zuzendari, gidoigile eta aktoreak soinu bandaren abesti nagusia Queen taldearen Another One Bites the Dust ("Hautsa Jaten Duen Beste Bat") abestia izatea nahi zuen, baina britainiar rock taldeak bere abestia erabiltzeko baimena ukatu zionez, Survivorko taldekideei ezerezatik bere filmerako boxeoaren mundua islatuko lukeen abesti berri bat konposatu zezatela eskatu zien, eta baita lortu ere, sekulako arrakasta lortu eta gaur egun jendeak Eye of Tiger boxeoarekin guztiz lotzen duen abestia baita, mundu osoko boxeo borrokaldi hasieratan jartzen den doinua izanik eta borroka hastera doala iragarri eta jendea nahiz boxeolariak berotu eta girotzeko erabiltzen delarik.