Ekainaren 11
Appearance
Ekainaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita bigarren eguna da, 163garrena bisurteetan. 203 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2001 – Oklahomako eraikin federal baten aurkako atentatuan 160 pertsonatik gora hil zituen atentatua egiteagatik, Timothy McVeigh exekutatu zuten Ameriketako Estatu Batuetan.
- 2010 – Tajikistan hegoaldean egondako istilu etnikoetan 37 pertsona hil dira.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: hirugarren aldiz Manuel Olaizola Uztapide irabazle.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1922 – Nanook of the North ("Nanuk Eskimala") filma estreinatu zen, Robert J. Flahertyek zuzendu, idatzi eta ekoiztu eta Allakariallak, Nyla eta Cunayou inuitek antzeztu zuten.
- 1937 – A Day at the Races ("Egun Bat Lasterketetan") filma estreinatu zen, Sam Woodek zuzendu eta Marx anaiek eta Allan Jones, Maureen O'Sullivan eta Dudley Dickerson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1982 – E.T. the Extra-Terrestrial ("E.T. Estralurtiarra") filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Dee Wallace, Peter Coyote, Henry Thomas eta Drew Barrymore aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Jurassic Park ("Parke Jurasikoa") filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Sam Neill, Laura Dern, Jeff Goldblum, Richard Attenborough eta Samuel L. Jackson aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1998 – EAJ, EA eta HB alderdiak Kirolaren legea onartu zuten Eusko Legebiltzarrean Euskadiko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatuz.
- 2005 – Biarritz Olympique Pays Basque euskal taldeak Frantziako errugbi txapelketaren finalean Parisko Stade Français taldeari 37-34 irabazi eta urte hartako Frantziako txapelduna bilakatu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2010 – Hegoafrikan 2010eko Munduko Futbol Txapelketa hasi zen.
- 2012 – Rafa Nadal eta Maria Xarapova tenislariak 2012ko Roland Garrosko txapeldunak.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1806 – Joaquín Kalbeton, donostiar politikaria (h. 1893).
- 1867 – Victor Emmanuel Largeau, frantziar militarra, Irunen (h. 1916).
- 1872 – Eustaquio Etxabe-Sustaeta, arabar kazetari eta politikari karlista, Haron (h. 1952).
- 1875 – Jose Maria Gonzalez de Etxabarri, arabar idazle, katedraduna eta politikaria (h. 1950).
- 1889 – Antonio Gezala, bizkaitar margolaria eta idazlea (h. 1956).
- 1898 – Felisa Martín, gipuzkoar fisikari eta meteorologoa (h. 1979).
- 1902 – Felisa Areitioaurtena, bizkaitar antzezlea (h. 1990).
- 1903 – Felix Izagirre, Izagirre I, bizkaitar esku-huskako eta palazko pilotaria (h. 1975).
- 1928 –
- Félix Lavilla Munarritz, nafar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2013).
- Jose Maria Zabalza, gipuzkoar zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea (h. 1985).
- 1932 – Victor Gil Lechoza, bizkaitar apaiza, Minasko (Uruguai) apezpikua (h. 2001).
- 1940 – Juan María Zorriketa, bizkaitar futbolari ohia.
- 1951 – Jesús María Sáenz Ortuondo, Josu Ortuondo, bizkaitar futbolaria ohia.
- 1952 – Milagros Rubio, Batzarre alderdiko nafar politikaria, Bardeako tiro eremuaren aurkako elkartearen bozeramailea.
- 1953 – Ismael Lejarreta, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1955 – Joanes Urkixo, euskal idazlea, gidoigilea eta film eta telesailen itzultzailea.
- 1966 – Isaías Carrasco, PSE-EEko gipuzkoar zinegotzia (h. 2008).
- 1976 – Castillo Suarez, euskal poeta eta idazlea.
- 1979 –
- Eneko Andueza, gipuzkoar politikaria.
- Alaitz Eguren, gipuzkoar aktorea.
- 1981 – Asier García Pereiro, bizkaitar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
- 1985 – Aitor Ramos, bizkaitar futbolaria.
- 1987 – Beñat Gaztelumendi, gipuzkoar bertsolaria.
- 1995 – Asier Agirre, nafar pilotaria.
- 1996 – Ibai Azurmendi, nafar txirrindularia.
- 1997 – Unai Simón, arabar futbolaria.
- 2003 – Alejandro Rego, bizkaitar futbolaria.
- 2006 – Elijah Gift, nafar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 965 – Hisham II.a, Kordobako bigarren omeiatar kalifa (h. 1013).
- 1456 – Ana Neville, Ingalaterrako erregina ezkontidea (h. 1485).
- 1527 – Ana Sofia Prusiakoa, Prusiako dukesa eta Mecklenburgeko dukesa ezkontidea (h. 1591).
- 1662 – Tokugawa Ienobu, Tokugawa shogunerriko seigarren shoguna (h. 1712).
- 1760 – Maria Cosway, italiar-ingeles artista eta hezkuntzaren teorialaria (h. 1838).
- 1776 – John Constable, ingeles margolari erromantikoa (h. 1837).
- 1796 – François-Louis Cailler, suitzako lehen txokolate ekoizlea, Cailler txokolate konpainiaren sortzailea (h. 1852).
- 1811 – Vissarion Belinski, errusiar filosofo eta literatura- kritikaria (h. 1848).
- 1815 – Julia Margaret Cameron, britainiar argazkilaria (h. 1879).
- 1832 – Jules Vallès, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 1885).
- 1835 – William Stanley Haseltine, estatubatuar margolaria (h. 1900).
- 1838 – Marià Fortuny, kataluniar margolaria (h. 1874).
- 1844 – William Robert Brooks, britainiar jatorriko estatubatuar astronomoa (h. 1921).
- 1847 – Millicent Garrett Fawcett, ingeles politikaria, idazlea eta ekonomialaria, emakumeen aldeko eskubideak bultatzailea (h. 1929).
- 1860 - Oda Krohg, norvegiar margolaria, Norvegiako pintura erromantiko berriaren erreferentetzat hartua (h. 1935).
- 1862 – Ugyen Wangchuck, Bhutango Dragoi Erregea (h. 1926).
- 1864 – Richard Strauss, alemaniar musikari eta konposatzailea (h. 1949).
- 1867 – Marie Krøyer, daniar margolaria (h. 1940).
- 1876 – Alfred Louis Kroeber, estatubatuar antropologoa (h. 1960).
- 1877 – Renée Vivien, frantsesez idazten zuen britainiar poeta (h. 1909).
- 1880 – Jeannette Rankin, estatubatuar politikari eta aktibista, Ameriketako Estatu Batuetako Kongresurako hautatutako lehendabiziko emakumea (h. 1973).
- 1881 – Hilda Phoebe Hudson, ingeles matematikaria (h. 1965).
- 1888 – Bartolomeo Vanzetti, italiar-estatubatuar anarkista (h. 1927).
- 1893 – Jules-André Peugeot, Lehen Mundu Gerran Frantziako Armadaren lehen soldadu hila (h. 1914).
- 1895 – Nikolai Bulganin, sobietar politikaria, SESBeko lehen ministroa (h. 1975).
- 1899 – Yasunari Kawabata, japoniar idazlea, 1968ko Literaturako Nobel Saria (h. 1972).
- 1900 – Carmen Polo, espainiar aristokrata, Francisco Franco diktadorearen emaztea (h. 1988).
- 1904 – Emil František Burian, txekoslovakiar musikagile, idazle eta antzerki eta zinema-gidoilaria (h. 1959).
- 1910 – Jacques-Yves Cousteau, frantziar itsasgizon, militar, esploratzaile, ekologista, dokumentalgile, zientzialari, argazkilari eta ikerlaria (h. 1997).
- 1912 – Phạm Hùng, Vietnamgo lehen ministroa (h. 1988).
- 1913 – Roger Frey, frantziar politikaria (h. 1997).
- 1919 – Richard Todd, irlandar-britainiar aktorea (h. 2009).
- 1920 – Mahendra Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 1972).
- 1922 –
- Michael Cacoyannis, greziar zinema-zuzendaria (h. 2011).
- Erving Goffman, kanadar-estatubatuar soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartua (h. 1982).
- 1925 – William Styron, estatubatuar eleberrigilea (h. 2006).
- 1928 – Fabiola Mora y Aragón, Belgikako erregina ezkontidea (h. 2014).
- 1932 – Alicia Izaguirre, errioxar politikaria, Arabako lehen gobernadore zibila (h. 2014).
- 1933 – Gene Wilder, estatubatuar aktore, zuzendari eta gidoilaria (h. 2016).
- 1934 – Henri Laborde, Montpezateko Kondea, Danimarkako printze ezkontidea (h. 2018).
- 1935 – Núria Espert, kataluniar antzezlea eta antzerki- eta opera-zuzendaria.
- 1936 –
- Jaime Camino, kataluniar idazlea, gidoilaria, eta zinema zuzendaria (h. 2015).
- Barbara Rose, estatubatuar arte-historialaria, arte-kritikaria, erakusketa-komisarioa eta unibertsitateko irakaslea (h. 2020).
- 1937 –
- David Mumford, estatubatuar matematikaria.
- Robin Warren, australiar patologoa, 2005eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1939 –
- Juan Navarro Baldeweg, espainiar arkitekto eta margolaria.
- Jackie Stewart, eskoziar auto-pilotu ohia.
- 1942 – Brian Muller, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2019).
- 1943 – Annabella Incontrera, italiar aktorea.
- 1950 – Vanderlei Eustáquio de Oliveira, Palinha, brasildar futbolaria (h. 2023).
- 1953 – José Bové, frantziar nekazaria, politikaria, sindikalista eta globalizazio alternatiboaren aldeko ekintzailea.
- 1954 – Adelina Yzac, okzitanieraz eta frantsesez idazten duen idazlea.
- 1955 – Juri Sedykh, sobietar atleta, mailu jaurtiketan historiako handienetakoa (h. 2021).
- 1957 – Francesc Orella, kataluniar aktorea, telebista, zinema, antzerki eta bikoizketetan lan egiten duena.
- 1959 – Hugh Laurie, ingeles aktore, idazle eta musikaria.
- 1961 – María Barranco, espainiar aktorea.
- 1965 – Pamela Gidley, estatubatuar aktorea eta modeloa (h. 2018).
- 1968 - Camilla Nylund, finlandiar sopranoa.
- 1969 –
- Peter Dinklage, estatubatuar aktorea.
- Mar Flores, espainiar aktore eta modelo ohia.
- 1980 – Miki Mizuasa, japoniar emakumezko aktore pornografiko eta modelo trasgeneroa.
- 1982 – Diana Taurasi, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1983 –
- Yoshiaki Ota, japoniar futbolaria.
- Kei Yamaguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1986 –
- Shia LaBeouf, estatubatuar aktorea.
- Magaly Solier, peruar folk-kantautore eta aktorea.
- 1988 –
- Claire Holt, australiar aktorea.
- Weyes Blood, estatubatuar abeslari eta konpositorea.
- 1989 - Maya Moore, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- 1990 – Christophe Lemaitre, frantziar atleta, abiadurako probetan aditua.
- 1992 – Julian Alaphilippe, frantziar txirrindularia.
- 1994 –
- Ivana Baquero, kataluniar aktore eta modeloa.
- – Jessica Fox, australiar piraguista.
- 1997 - Jorja Smith, britainiar egile abeslaria.
- 1998 – Wilma Murto, finlandiar atleta, pertika-jauzian aditua.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1937 – Nikolas Lekuona, gipuzkoar margolari, marrazkilari, argazkilari, arkitekto eta artista abangoardista (j. 1913).
- 1960 – Joaquín Otamendi, gipuzkoar arkitektoa, Madrilen (j. 1874).
- 1970 – Joseph Campot, lapurtar arraunlaria (j. 1886).
- 1971 – Jose Maria Iribarren, nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea (j. 1906).
- 1974 - Ramon Ertze Garamendi, bizkaitar apaiza, pentsalaria eta idazlea, Bruselan (j. 1911).
- 1985 –
- Pedro Lozano Sotés, nafar artista (j. 1907).
- Pedro Regueiro, gipuzkoar futbolaria, Mexiko Hirian (j. 1909).
- 2012 – Gotzon Elortza, bizkaitar zinema-zuzendaria, Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria eta euskarazko lehen dokumentalen egilea (j. 1923).
- 2019 – Jose Mari Gorrotxategi, gipuzkoar gozogile eta gozogintzan ikertzaile eta sortzailea (j. 1929).
- 2021 – Francisco Egea, gipuzkoar ingeniari eta politikaria (j. 1950).
- 2024 – Ángel Vallejo, arabar mendizalea (j. 1942).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 840 – Junna Enperadorea, Japoniako Enperadorea.
- 1183 – Henrike Gaztea, Normandiako dukea eta Anjou, Turena eta Maineko kondea (j. 1155).
- 1216 – Henrike Flandriakoa, Konstantinoplako enperadore latinoa (j. c. 1176).
- 1488 – Jakobo III.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. 1451/1452).
- 1557 – Joanes III.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1502).
- 1560 – Maria Guisekoa, Eskoziako erregina ezkontidea (j. 1515).
- 1727 – Jurgi I.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (j. 1660).
- 1738 – Caspar Bartholino, daniar anatomista (j. 1655).
- 1818 – Johann David Wyss, suitzar idazlea (j. 1743).
- 1825 – Daniel D. Tompkins, AEBetako 6. presidenteordea (j. 1774).
- 1847 – John Franklin, ingeles itsasgizon eta esploratzailea (h. 1847).
- 1859 – Klemens Wenzel von Metternich, austriar politikaria (j. 1773).
- 1864 – Miguel Gómez Damas, espainiar militarra (j. 1785).
- 1891 – Barbara Bodichon, britainiar, pedagogo, artista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1827).
- 1895 – Daniel Kirkwood, estatubatuar astronomoa (j. 1814).
- 1903 –
- Alexandro I.a Serbiakoa, Serbiako erregea (j. 1876).
- Draga Mašin, Serbiako erregina ezkontidea (j. 1864).
- 1925 – José Ignacio Garmendia, argentinar militarra, margolaria, idazlea eta diplomazialaria (j. 1841).
- 1934 –
- Ester Almqvist, suediar artista, Suediako pintura espresionistaren aitzindaria (j. 1869).
- Lev Vigotski, bielorrusiar psikologoa, neuropsikologia sobietikoaren buruetako bat (j. 1896).
- 1936 – Robert E. Howard, estatubatuar idazlea, Ezpata eta sorginkeria azpigeneroaren aitatzat joa (j. 1906).
- 1949 – Oton Župančič, esloveniar poeta eta itzultzailea (j. 1878).
- 1956 – Corrado Alvaro, italiar idazle eta kazetaria (j. 1895).
- 1962an desagertua – John Anglin, estatubatuar banku-lapurra, Alcatrazeko kartzelatik ihes egin zuelako ezaguna (j. 1930).
- 1963 – Thích Quảng Đức, vietnamdar Mahayana Budismo monjea, bere buruari su emanda (j. 1897).
- 1964 – Pibul, Thailandiako lehen ministro eta diktadorea (j. 1897).
- 1965 – José Mendes Cabeçadas, Portugalgo presidentea (j. 1883).
- 1967 – Wolfgang Köhler, alemaniar psikologoa (j. 1887).
- 1970 – Aleksandr Kerenski, errusiar politikari sozialdemokrata iraultzailea (j. 1881).
- 1974 –
- Eurico Gaspar Dutra, Brasilgo presidentea (j. 1883).
- Julius Evola, italiar filosofo faxista, margolari eta olerkaria (j. 1898).
- 1979 – John Wayne, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 1981 – María Martos, espainiar feminista, Lyceum Clubaren sortzaileetako bat (j. 1888).
- 1984 – Enrico Berlinguer, italiar politikaria (j. 1922).
- 1985 – Karen Ann Quinlan, 21 urterekin koman eroritako estatubatuar emakumea, eutanasiaren debatearen historian garrantzitsua (j. 1954).
- 1988 – Giuseppe Saragat, Italiako 5. Presidentea (j. 1898).
- 1990 – Oldřich Nejedlý, txekoslovakiar futbolaria (j. 1909).
- 1992 – Rafael Orozco Maestre, kolonbiar abeslari, aktore eta musikagilea (j. 1954).
- 1994 - Manolita Piña, espainiar margolari eta supermendebetekoa, 111 urterekin (j. 1883).
- 1998 – Lucia Valentini Terrani, italiar koloratura-mezzosopranoa (j. 1946).
- 1999 – DeForest Kelley, estatubatuar aktore, gidoigile, olerkari eta abeslaria (j. 1920).
- 2001 – Timothy McVeigh, estatubatuar hiltzailea (j. 1967).
- 2004 – Egon von Fürstenberg, alemaniar moda diseinatzailea (j. 1946).
- 2005 –
- Vasco Gonçalves, Portugalgo lehen ministroa (j. 1921).
- Juan Jose Saer, argentinar idazlea (j. 1937).
- 2008 – James Reaney, ingelesezko kanadar poeta eta antzerkigilea (j. 1926).
- 2011 – Marina Vega, kantabriar espioi, borrokalari antifrankista eta nazi harrapatzailea (j. 1924).
- 2012 –
- Hector Bianciotti, argentinar jatorriko frantziar idazlea (j. 1930).
- Teófilo Stevenson, kubatar boxeolaria, adituen iritzian historiako boxeolari amateur onena (j. 1952).
- 2013 – Robert Fogel, estatubatuar historialari eta zientzialaria, 1993ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1926).
- 2014 – Rafael Frühbeck, espainiar orkestra-zuzendaria eta musikagilea (j. 1933).
- 2016 – Rudi Altig, alemaniar txirrindularia, Alemanian inoiz izan den onenetakotzat joa (j. 1937).
- 2020 –
- Emmanuel Issoze Ngondet, Gabongo lehen ministroa (j. 1961).
- Rosa Maria Sardà, kataluniar umorista, aktore eta telebistako aurkezlea (j. 1941).
- 2023 – Mikio Aoki, Japoniako jarduneko lehen ministroa (j. 1934).
- 2024 –
- Cristino Seriche Bioko, Ekuatore Gineako Errepublikako lehen ministroa (j. 1940).
- Ruth Stiles Gannett, estatubatuar idazlea (j. 1923).
- Françoise Hardy, frantziar abeslari eta antzezlea (j. 1944).
- Tony Lo Bianco, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Violet Neilson, jamaikar politikari eta irakaslea (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Unai, Unaisa eta Unañe.
Jaieguna, ondoko herrietan:
- Araban: Zalduondo.
- Bizkaian: Erandio, Galdakao (Erletxe), Ortuella (Urioste).
- Zuberoan: Maule (Idauze), Atharratze (Therey)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |