Egiptoko ihesa (Giotto)
Egiptoko ihesa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Giotto di Bondone |
Sorrera-urtea | 1305 |
Mugimendua | Arte gotikoa |
Ekoizpen lekua | Scrovegni kapera |
Komisarioa | Enrico degli Scrovegni (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | fresco (en) |
Dimentsioak | 200 () × 185 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Egiptora ihesa |
Honen parte da | Cycle of the Life of the Christ (en) |
Iconclass | 73B641 |
Kokapena | |
Lekua | Scrovegni kapera |
Bilduma | Scrovegni kapera |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Probintzia | Paduako probintzia |
Italiako udalerri | Padua |
Jabea | Enrico degli Scrovegni (en) eta Padua |
Argumentu nagusia | Egiptora ihesa |
Gertaera nabarmenak | Banaketa-kanal |
Egiptoko ihesa (italieraz Fuga in Egitto) Giotto di Bondone margolari italiarrak (Colle di Vespignano bezala ere ezagutua, 1267 ??? - Florentzia, 1337ko urtarrilak 8) sortutako margolan Gotikoa da, Scrovegni kaperan (Padua, Italia) dagoena. 1305 eta 1306 urteetan margotu zen. 2 metroko luzera eta 185cm-ko zabalera ditu eszena honek.
Pintura mota freskoa da, hau da, entokatu berri den paretaren gainean uretan disolbatutako pinturak aplikatzearen teknikaz egindakoa. Haren euskarria lehen aipatutako Scrovegni kaperaren ezkerraldeko horma da. Margolan hau “Paduako ziklo” izenez ezagutzen den fresko multzo handi baten zati ezagunena da.
Eszena hau Seudo Mateoren ebanjelio apokrifoak kontatzen duenaren arabera dago irudikatuta: Josef, Maria eta Jesus haurtxoa irudikatzen ditu Egiptora ihes egiten, Herodesek familia hiltzea agindu baitzuen. Horren berri aingeru batek eman zien ametsetan, zeinek bidea erakusten dien. Josefek astoa gidatzen du, eta honen gainean Maria doa haurtxoa eskuetan duela. Joseferen alboan gazte bat ageri da buruan huntzezko koroa batekin eta gerrian kantinplora batekin. Horien atzetik, berriz, beste hiru gazte doaz. Ziurrenik, jantzi gorria duen neskatoa Mariaren laguntzailea da.
Fresko honek argi uzten du Giottoren ekarpen bizantziarra: aurrez aurreko eta perfilezko pertsonaiak kontrajartzen dizkigu, eta horiek urre-koloreko atzealdean margotu ordez paisaia menditsu errealistago batean kokatzen ditu. Paisaia hori basamortu lehor eta zabal bat da, desertua ia; horrek haur txikiarekin bidaiatzen duen bikotearentzat arriskua dakar. Monotonia hausteko zenbait zuhaitz daude mendien magaletan, zuhaitz meheak eta xehetasunez eginiko hostoak. Ukitu bizantziarretik urrun, margolanak natura eta bizia irudikatzen ditu, ihespuntu zeiharra erabiliz. Konposizioari dagokionez, erdiko mendiak eta Mariaren irudiak triangelu itxura osatzen dute, simetria apur bat emanez. Mugimendua nabari da astoaren aurreko hankan eta aingeruaren jarreran.
Eszena honetan errealismoa nabari da drapeatu arinetan, pertsonaien keinu eta adierazpenetan, baita haurraren jantziaren zein zumez bildutako ontziaren irudikapen xehean ere.