Dismaland
Dismaland | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Banksy |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Lekua | Tropicana, Weston-super-Mare (en) |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Somerset |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | North Somerset |
Parrokia zibil | Weston-Super-Mare |
Herri | Weston-super-Mare |
Koordenatuak | 51°20′27″N 2°58′58″W / 51.3409°N 2.9828°W |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2015eko abuztuaren 22a |
Amaiera-data | 2015eko irailaren 27a |
dismaland.co.uk |
Dismalandek Banksy kale-artistak antolatutako aldi baterako arte-proiektu bat izan zen, Somerset eskualde ingeleseko Weston-super-Mare kostaldeko herrian kokatua. Sekretuan prestatu zen, eta 2015eko abuztuaren 21eko asteburuan ireki zen. 36 egunez egon zen irekita. Disneyland distopiko baten eran aurkeztu zen, eta Banksyk honela deskribatu zuen: "Haurrentzako desegokia zen familientzako parke tematikoa"[1].
Artistak eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banksyk hamar lan berri sortu zituen parkerako eta erakusketa beraren egitura antolatu zuen zuen. Ikuskizunak. Egun bakoitzeko 4.000 sarrera saldu ziren, bakoitza 3 liberatan[2].
Banksyk 60 artista gonbidatu zituen lanak prestatzera, eta 58 artistek gonbidapena onartu eta lanak erakutsi zituzten. Horien artean:
Lanek itxura negatibo eta pesimista bat ematen zuten[3]: suntsituriko gaztelu beldurgarriak, karroza-istripu batean Errauskine hil berria, babes bila dabiltzan errefuxiatuez beteriko txalupak putzu batean noraezean, kamioi pare bat dantzan, Herioa sega eta guzti talka-autoetan gidari...
Ikuskizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irekita egon zen asteetan, ostiraletan musika kontzertuak egon ziren, eta musikarien artean Run The Jewels, De La Soul, Damon Albarn eta Pussy Riot taldeak jo zuten[4].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gaztelu trsitea, eta lamia desenfokatua.
-
Ongi etorriko grafittia.
-
Errauskine hilda, istripua izan duen karrozan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Banksy Dismaland exhibition revealed. 2015-08-20 (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
- ↑ (Ingelesez) correspondent, Mark Brown Arts. (2015-08-20). «Banksy's Dismaland: 'amusements and anarchism' in artist’s biggest project yet» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
- ↑ «Ongi etorri Dismaland-era, bizitza ez baita beti maitagarrien ipuina | Klaketa» www.klaketa.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Schwab, Katharine. (2015-08-20). «Welcome to 'Dismaland': A Theme Park by Banksy» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).