Diego de Siloé
Itxura
Diego de Siloé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burgos, 1495 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Heriotza | Granada, 1563ko urriaren 22a (egutegi gregorianoa) (67/68 urte) |
Familia | |
Aita | Gil de Siloé |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta eskultorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Espainiako Pizkundea |
Genero artistikoa | pizkundea |
Diego de Siloé (Burgos, 1493 – Granada, 1563ko urriaren 22a) espainiar eskultorea eta arkitektoa izan zen, Gil de Siloéren semea. Espainiako Pizkundeko artista nagusietakoa da, arkitekturakoa bereziki. Bere eskulturak Burgosko platereskoaren eredutzat hartuak dira. 1517an Italiara joan zen, eta han Bartolomé Ordóñezekin lan egin zuen. 1519an Burgosa itzuli, eta Granadara joan zen ondoren.
Siloéren lanetan estilo askoren kutsua nabari da: gotikoarena, pizkundekoarena eta mudejarrarena, baina platereskoarena da nagusia; Michelangeloren eta Donatelloren eragina ere aipagarria da. Siloérenak dira, besteak beste, Granadako katedrala, obra plateresko nagusitzat hartua, Malagako katedrala eta Salamancako Irlandarren Eskola.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.