Edukira joan

Dennis Ritchie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dennis Ritchie

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDennis MacAlistair Ritchie
JaiotzaBronxville1941eko irailaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBerkeley Heights (en) Itzuli2011ko urriaren 12a (70 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea Zientzietako Masterra : fisika, matematika aplikatuak
Harvard Unibertsitatea Doktoretza
Summit High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaPatrick C. Fischer (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, programatzailea, idazlea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Bell Labs  (1967 -  2007)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

cs.bell-labs.co…, 9p.io… eta bell-labs.com…
Find a Grave: 78320781 Edit the value on Wikidata

Dennis MacAlistair Ritchie (Bronxville, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko irailaren 9a - Berkeley Heights, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 2011ko urriaren 12a) fisikaria izan zen, Unix sistema eragilearen garapenean kolaboratu eta C programazio lengoaia sortu zuena. Azken honi buruz, Brian W. Kernighanekin batera C programazio lengoaia informatika arloko klasiko famatua idatzi zuen.[1]

Turing saria jaso zuen 1983an bere sistema orokorren eragilearen teoriagatik eta bere Unix sistema bat ezartzeagatik eta garatzeagatik. 1998an jaso zuen Amerikako Estatu Batuetako Teknologiaren Domina Nazionala. 2007an, erretiratu zen Sistemaren Software Ikerketa Sailen buru izanik.

Bronxvillen (New York) jaio zen 1941eko irailaren 9an. Bi titulu irabazi zituen Harvarden, fisikako eta matematika aplikatuko tituluak hain zuzen ere.

1967 urtean Bell laborategietan lan egitera sartu zen eta bertan parte hartu zuen Multics, BCPL, Altran eta B programazio lengoaia garatzeko taldeetan. Lucenten, 9 Planaren, Inferno eta Limbo programazio lengoaia sortzeko ahaleginetan ibili zen.

2011ko urriaren 12an hil zen bere familiaren konpainian. Haren adiskide Robert Pikek eman zuen albistea Google + sare sozialean.

Ritchie ezaguna da C programazio lengoaiaren sortzailea delako, eta Ken Thompsonekin batera Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat delako. Brian Kernighanekin batera, C programazioaren lengoaiaren asmatzaile izan zen; ANSI C agertu arte, lengoaia estandarra.

Ekarpen horiek, Ritchie informatika modernoaren aitzindari garrantzitsua da. C lengoaia erabiltzen da oraindik: aplikazio eta sistema eragileak garatzeko, Java programazio lengoaian eragin handia izan du. Unix sistema eragile modernoen oinarriak, kontzeptuak eta printzipioak garatzeko ere baliagarria da.

  • NEC C & C Saria:1979 urtean, Dennis Ritchie eta Ken Thompson, UNIX sistema eragilea garatzeagatik saritu zituzten.
  • Turing saria: 1983an, Ritchie eta Ken Thompson elkarrekin Turing saria jaso zuten sistema eragilearen teoriagatik, eta bereziki UNIX sistema eragilea ezartzeagatik. Ritchiek Turing Sariari buruzko hitzaldiari izenburu hau eman zion: "Software Ikerketari buruzko hausnarketa".
  • IEEE Richard W. Hamming Domina: 1990ean, bai Ritchiek bai Ken Thompsonek IEEE Richard W. Hamming Domina jaso zuten.
  • Teknologiaren Domina Nazionala: 1999ko apirilaren 21ean,Thompsonek eta Ritchiek batera irabazi zuten Teknologiaren Domina Nazionala.
  • Japoniako saria: 2011 urtean, Dennis Ritchiek, Ken Thompsonekin batera, Japoniako saria lortu zuen, UNIX sistema eragilearen garapenaren aitzindari izan zirelako.

Obra nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • B programazio-lengoaia
  • C programazio-lengoaia, gaur egun erabiltzen diren hainbat lengoaiaren eta teknologia askoren oinarri den programazio-lengoaia.[2]
  • Unix, erabiltzaile anitzeko sistema eragilea. Unix-en diseinuan oinarritutako antzeko sistema eragile batzuk garatu dira (eskuarki Unix-alike sistemak). Horietako batzuek POSIX estandarrak betetzen dituzte, berriz ere Unix-en oinarrituta.[3][3]
  • Unix-en programatzailearen eskuliburua (1971)
  • C programazio-lengoaia liburua (batzuetan honela erreferentziatuta: K&R; 1978 Brian Kernighanekin)[4]

Argitalpenak eta artikulu akademikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50 artikulu akademiko, liburu eta testu-liburu plazaratu zituen, 15,000tik gpra aipamaen lortu zituztenak

Hauek dira bere liburu aipatuenak:

  • The C programming language, BW Kernighan, DM Ritchie, Prentice Hall, Englewood Cliffs, New Jersey (1978)
  • Programming languages, D Ritchie (1978)
  • The UNIX time-sharing system, DM Ritchie, K Thompson, Classic operating systems, 195-220 (2001)
  • Advanced programming in the UNIX environment, WR Stevens, SA Rago, DM Ritchie, Addison-Wesley (1992, 2008)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Montse, Alegria Loinaz, Iñaki Maritxalar. (1991-02-01). «C programazio-lengoaia (I)» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. AlegriaLoinaz, Iñaki; Garay Vitoria, Nestor. (1995). C programazio-lengoaia. ELHUYAR arg ISBN 978-84-87114-03-8. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. a b Loinaz, Iñaki Alegria; Rodriguez, Roberto Cortiñas. (2008). Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa. Debian eta Ubuntu (2. argitalpena). UEU arg ISBN 978-84-8438-178-5. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  4. Kernighan, Brian W.. (1978). The C programming language. Prentice-Hall ISBN 0-13-110163-3. PMC 3608698. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dennis Ritchie Aldatu lotura Wikidatan