Edukira joan

David Rudisha

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Rudisha

Bizitza
JaiotzaKilgoris (en) Itzuli1988ko abenduaren 17a (36 urte)
Herrialdea Kenya
Familia
AitaDaniel Rudisha
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta eta distantzia erdiko korrikalaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 800 metroko lasterketa
400 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
list of world records in athletics (en) Itzuli2012ko abuztuaren 9a100,91
list of world records in athletics (en) Itzuli2010eko abuztuaren 22a101,09
list of world records in athletics (en) Itzuli2010eko abuztuaren 29a101,01
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua76 kilogramo
Altuera190 zentimetro

rudishadavid.com
Twitter: rudishadavid IAAF: 14209691 Olympic.org: david-lekuta-rudisha Edit the value on Wikidata

David Lekuta Rudisha (Kilgoris, Kenia, 1988ko abenduaren 17a) 800 metroko lasterketan espezializatutako atleta bat da. Lortutako arrakasta handienak Olinpiar Jokoetan eta munduko txapelketan irabaztea ditu. Horretaz gain, Londresko 2012ko Olinpiar jokoetan munduko errekorra lortu zuen, 1’ 40” 91 denborarekin. 2010eko denboraldian, urteko atleta onenaren saria eman zioten.

David Rudisha, Daniel Rudisha atletaren semea da[1] . Aitak 1968an Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen.

David Rudishak bere kirol ibilbidea 2004an hasi zuen, dekatloiko modalitatean, eta 2005ean Con O'Connel entrenatzaile irlandarrak gomendatu zion 800 metroetako espezialitatea probatzea. Bertan, munduko txapelketa juniorrean urrezko domina lortu zuen.

2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetara ezin izan zen aurkeztu, lesio baten erruz. 2009an, Berlingo munduko txapelketan finalerdietaraino heltzea lortu zuen.[2]

Londresko Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko ekainaren 9an, lehen aldiz lasterka egin zuen txapelketa garrantzitsu batean, Diamond League txapelketan, New Yorken. 1’ 41” 12 denborarekin irabazi zuen. Ameriketako Estatu Batuetan ordu arte egin zen denborarik onena lortu zuen. Ekainaren 24an lehenengoz sailkatu zen Olinpiar Jokoetarako 800 metroko proban, Nairobin.

Londresen, 2012ko abuztuaren 9an, Olinpiar Jokoetako 800 metroko lasterketan urrezko domina lortu zuen, munduko marka hautsita, 1’ 40’’ 91 denborarekin.[3]

Gaur egun Rudisha, 800 metroetan, munduko atletarik onena da.[4]

Marka pertsonalak[5]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ESPEZIALITATEA DENBORA LEKUA EGUNA
400m 45, 15 s Nairobi 2013/05/03
800 m 1’ 40’’ 91 Londres 2012-08-09

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Olympedia – Daniel Rudisha» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  2. Gurrutxaga, Ione. «Marka ez du edonork lortzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  3. «Rudisha, urrezko domina eta munduko errekorra» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  4. (Ingelesez) David Rudisha bibiography. .
  5. «David RUDISHA | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]