Daniel Pollen
Daniel Pollen | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1876ko abenduaren 18a - 1877ko urriaren 13a ← Donald McLean - John Sheehan (en) →
1875eko uztailaren 6a - 1876ko otsailaren 15a ← Julius Vogel - Julius Vogel →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Dublin, 1813ko ekainaren 2a | ||||||
Herrialdea | Colony of New Zealand | ||||||
Heriotza | 1896ko maiatzaren 18a (82 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Jane Essex (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria |
Daniel Pollen (Ringsend, Dublin, 1813ko ekainaren 2a - 1896ko maiatzaren 18a) zeelandaberritar sendagile eta politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1875eko uztailetik 1876ko otsailera.
Irlandan jaio zen eta gutxi ezagutzen da bere bizitzako lehen zatiaz, nahiz eta badirudi Irlandan eta Estatu Batuetan hazi zela. Medikuntzan graduatua zela esan zuen, baina ez dago konstantziarik. 1830eko hamarkadaren amaieran joan zen Hegoaldeko Gales Berrira, eta 1840ko urtarrilean iritsi zen Ipar Aucklandera. Han hasi zen mediku lanetan eta 1844tik 1848ra auzitegiko medikua izan zen. 1846an ezkondu ondoren, kobrezko meatze-konpainia bateko medikua izan zen Kawau uhartean. 1852an zeramikaren industrian aritu zen.
1852tik aurrera politikan parte hartzen hasi zen, lehenik Aucklandeko Kontseilu Probintzialean eta 1861ean Zeelanda Berriko Kontseilu Legegileko kide hautatu zuten.
1873an idazkari kolonial izendatu zuten Julius Vogelen gobernuan, eta 1875eko uztailetik 1876ko otsailera lehen ministro izan zen.