Damaskoko Atea
Damaskoko Atea | |
---|---|
Meskiten Zelaigunea Gates of Jerusalem | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′54″N 35°13′50″E / 31.78164°N 35.2305°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1537 |
Izenaren jatorria | Damasko Nablus Zutabe |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Damaskoko Atea Jerusalemgo Hiri Zaharrerako portale nagusietako bat da. Hiriaren ipar-mendebaldeko harresian dago, eta bertatik errepide batek lotzen du Nablus hiriarekin. Atea bazar arabiar baten eta hiri zaharreko auzo musulmaneko merkatu baten mugan dago.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hebrear Bibliaren arabera, Xetxem edo Sichem izenez ezagutzen zen, eta handik Siriako hiribururaino, Damaskoraino zihoan bidea. Hortik, beraz. izen moderno ohikoa. Hebreeraz, ohikoan, Nablusko Atea esaten diote (itzulita) eta baita שַׁעַר שְׁכֶם Šaʿar Šəẖem izen tradizionalarekin. Arabieraz, Garaipenaren Atea (Bāb al-Naṣr / باب النصر) edo Zutabearen Atea (Bāb al-ʿĀmūd / باب العامود) ere esaten zaio nagusiki. Azken izen hori ohikoa da X. mendetik aurrera behintzat, eta atearen atzeko plazan zegoen zutabe erromatarraren oroimena gordetzen du (II. mendeko monumentua).
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Damaskoko ateak bi dorre ditu alde banatan. Dorre bakoitzak matakan bat du. 1967ra arte, ateak dorretxo bat zuen, baina oso kaltetua geratu zen Sei Egunetako gerran atearen kontrola hartzeko guduan (israeldarren garaipen bat).
2011ko abuztuan, Israelek dorretxoa berrezarri zuen, gezileihoak barne, Britainiar Mandatuko XX. mendearen hasierako irudiekin lagunduta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, galizierazko Wikipediako «Porta de Damasco» artikulutik itzuli da; zehazki, 2018-11-10eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.