Cooper testa
Cooper testa edo Cooper proba delakoa 1968an Kenneth H. Cooper estatubatuar doktoreak (Oklahoma, 1931) Ameriketako Estatu Batuetako Armadarentzat diseinatu zuen froga fisiko bat da. Ondoren, hainbat mota ezberdinetako erakunde pribatu eta publikoetan erabili izan da. Test honen orokortzearen ondorioz, testa adin ezberdinak eta emakumeetara ere hedatzea ekarri zuen. Progaren oinarria 12 minututan ahal bezainbesteko distantzian lasterka edo korrika egitean datza.
Froga burutu aurreko aholkuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Froga edo test hau burutu aurretik eta ondoren gihar estiramentuak burutzea biziki aholkatua dago. Era berean kirol oinetako arin eta ergonomikoak ere erabiltzea gomendatzen da. Froga hau burutu beharreko eremua edo distantzia laua edota gorabehera txikikoa izan beharra du. Froga goizean goiz edota arratsalde amaieran burutu behar da, gainera proga aurretik ez da asko jan behar. Froga amaitzean korrikalariak bapateako geldialdiak edota atseden hartzeko eseritzea ekidin behar du. Behin proga amaituta denbora batez mantso-mantso oinez ibiltzea gomendatzen da, hain justu ere bihotzaren taupadak eta arnasketa erritmoa egoera normalera itzuli arte.
Emaitzen analisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizonezkoak (12 min) | ||||
Kategoria |
30 urte baino gutxiago |
30 - 39 urte artean |
40 - 49 urte artean |
50 urte edo gehiago |
Oso txarra |
1600 metro baino gutxiago |
1500 metro baino gutxiago |
1400 metro baino gutxiago |
1300 metro baino gutxiago |
Txarra |
1600 - 2199 metro artean |
1500 - 1899 metro artean |
1400 - 1699 metro artean |
1300 - 1599 metro artean |
Arrunta |
2200 - 2399 metro artean |
1900 - 2299 metro artean |
1700 - 2099 metro artean |
1600 - 1999 metro artean |
Ona |
2400 - 2800 metro artean |
2300 - 2700 metro artean |
2100 - 2500 metro artean |
2000 - 2400 metro artean |
Bikaina |
2800 metro baino gehiago |
2700 metro baino gehiago |
2500 metro baino gehiago |
2400 metro baino gehiago |
Emakumezkoak (12 min) | ||||
Kategoria |
30 urte baino gutxiago |
30 - 39 urte artean |
40 - 49 urte artean |
50 urte baino gehiago |
Oso txarra |
1500 metro baino gutxiago |
1400 metro baino gutxiago |
1200 metro baino gutxiago |
1100 metro baino gutxiago |
Txarra |
1500 - 1799 metro artean |
1400 - 1699 metro artean |
1200 - 1499 metro artean |
1200 - 1399 metro artean |
Arrunta |
1800 - 2199 metro artean |
1700 - 1999 metro artean |
1500 - 1899 metro artean |
1400 - 1699 metro artean |
Ona |
2200 - 2700 metro artean |
2000 - 2500 metro artean |
1900 - 2300 metro artean |
1700 - 2200 metro artean |
Bikaina |
2700 metro baino gehiago |
2500 metro baino gehiago |
2300 metro baino gehiago |
2200 metro baino gehiago |