Edukira joan

Clickimin Broch

Koordenatuak: 60°08′58″N 1°09′56″W / 60.149422°N 1.165536°W / 60.149422; -1.165536
Wikipedia, Entziklopedia askea
Clickimin Broch
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediShetlandak
Koordenatuak60°08′58″N 1°09′56″W / 60.149422°N 1.165536°W / 60.149422; -1.165536
Map
Ondarea

Clickimin Broch Eskoziako Shetlandak uhartediko Lerwick hiriburutik gertu dagoen Broch bat da, hau da, Burdin Aroko gotorlekua. XIX mendean aurkitu zen eta egoera onean dago.

20 metrotako kanpo-diametroa du eta 9 metrotakoa barnean. Inguruan harresia du eta sarrera nagusia mendebaldean dauka. Sarreran bertan zaindariaren gela bat dago eta barnean beste bi gela. Iparraldeko sarreran eskailera bat dago.

Brontze Aroaren bukaeran K.a. VII eta VI mendeetan populatu zen eremua eta hasierako eraikina Burdin Aroko eraikin honek ordezkatu zuen V mendean. Harresia bera K.a. III edo IV mendean eraiki zen.

Broch-a 1861-2 urteetan azaleratu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]