Chloé Dygert
Chloé Dygert | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brownsburg, 1997ko urtarrilaren 1a (27 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Logan Owen (2016 - 2020) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Marian University (en) Brownsburg High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 66 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Chloé Dygert (Brwnsburg, Indiana, AEB, 1997ko urtarrilaren 1a) txirrindulari profesional estatubatuarra da[1], gaur egun UCI Emakumezkoen WorldTeam Canyon–SRAM taldean ibiltzen dena[2]. Urrezko zazpi domina irabazi ditu UCI Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, eta zilarrezko domina, Olinpiar Jokoetan. 2015eko UCI Errepideko Munduko Txapelketan ere, Emakumezkoen junior mailako errepideko lasterketa eta Emakumezkoen jubeniletako erlojupekoa irabazi zituen. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen, emakumeen erlojuaren aurkako bakarkako ekitaldian.[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chloé Dygert txikitatik izan zen kirolari, eta, bere lehen urteetan, batez ere, saskibaloian jokatu zuen. Izan ere, ez zuen txirrindularitza serio hartu 2013an sorbaldan lesionatu zen arte. Beste lesio baten ostean, saskibaloitik erretiratu behar izan zuen. 2015ean, junior mailako txapeldun nazionala izan zen errepideko lasterketetan eta banakako erlojupekoan, baita, diziplina beretan, bi aldiz junior mailako munduko txapeldun ere izan zen. Ondoren, AEBko txirrindularitza federazio USA Cycling-en gonbidapena jaso zuen[4].
2016ko martxoan, Dygert Londresko Munduko Kopan hasi zen AEBko jazarpeneko lauko taldekide gisa, eta taldek munduko titulua irabazi zuen. Urte berean, 19 urteko Dygert, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko izendatu zuten, non taldekako jazarpenean zilarrezko domina irabazi baitzuen.
2016ko Olinpiar Jazarpen Taldea polemikaz markatuta egon zen. Andy Sparks entrenatzaile nagusia, kaleratu egin zuten ingurune etsai bat sustatzeagatik[5]. Dygertek Sparksi lagundu zion, eta, 2018ra arte, berarekin jarraitu zuen lanean[6].
2017ko UCI Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, Hong Kong-en, Munduko Txapeldun bihurtu zen, bigarren aldiz taldekako jazarpenean, Kelly Catlin, Jennifer Valente eta Kimberly Geist-ekin batera, eta munduko titulua lortu zuen bakarkako proban. 2017ko maiatzean, bere lehen Panamerikar titulua irabazi zuen, errepideko banakako erlojupekoan.
2018ko UCI Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, Dygertek bi titulu irabazi zituen: bat, Kelly Catlin, Jennifer Valente eta Kimberly Geist-ekin batera taldekako jazarpenean eta, bigarrena, banakako jazarpenean. Modu nabarmenean lortu zuen garaipena banakako jazarpenean, bi aldiz jarraian munduko errekorra ezarri baitzuen, sailkapenean eta baita finalean ere (3.20,060 minutu). Finaleko bere markak errepideko txirrindularitzako erlojupeko munduko txapeldunaren errekorra harrapatu zuen, Annemiek van Vleuten holandarrarena, alegia. 2019ko Panamerikar Jokoetan, urrea irabazi zuen banakako erlojupekoan[7].
2020ko irailaren 24an, UCI Errepideko Munduko Txapelketan, Dygertek istripua izan zuen emakumeen erlojupeko proban[8]; ezkerreko hankan, zauri bat izan zuen, eta ebakuntza egin behar izan zioten[9]. Azaro hartan, Dygertek 2021eko denboralditik aurrerako lau urteko kontratua sinatu zuen UCI Emakumezkoen WorldTeam Canyon–SRAM taldearekin[10].
2023ko abuztuaren 10ean, faboritoen artean ez bazegoen ere, ezustekoa eman zuen atzo Glasgown (Eskozia), Munduko Txapelketako erlojupekoa irabazita.[11]2020an arrail batekin hanka erdia (%80) moztu ondoren, berreskuratu eta berriz ere urrea irabazi du erlojuaren kontrako proban.[12] Demi Vollering herbeheretarra zen faboritoa, baina egun eskasa izan zuenez, seigarrena izan zen, 1.27ra. Grace Brown australiarra sailkatu zen bigarren, sei segundo eskasera, eta Christina Schweinberger austriarra hirugarren, 1.13ra.[11]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko azaroan, Logan Owen txirrindulari profesionalarekin ezkondu, eta bere abizena hartu zuen[13]. Hala ere, ezkontza, 2020ko urtarrilean, dibortzioan bukatu zen[14].
Red Bull babeslearen 2020ko profil batek honako hau dio: «Kontserbadore irmoa da... Ez du feminismoan sinesten»[15]. 2020ko azaroan, Dygertek barkamen publikoa eskatu behar izan zuen sare sozialetan desegokitzat jotako jokabideengatik[16] . Sare sozialetako mezuetan emandako «atseginak» oso arrazista eta transfobikoak hauteman ziren[17]. Canyon-SRAMez gain, Rapha txirrindularitza markak sare sozialetako haren jokabidea «bihotzez gaitzesten»" zuela adierazi zuen, eta barkamen eskaera «ez nahikoa» iruditu zitzaion. Rapha-k bere ekintzak «iraingarriak, zatitzaileak eta txirrindularitzan edo gizartean lekurik ez dutela» esan zuen[18].
Ibilbideko lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emaitza nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Pista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Munduko errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertaera | Denbora | Data | Ekitaldia | Lekua | Erref |
---|---|---|---|---|---|
Banakako jazarpena | 3.17,283 | 2020ko otsailaren 29a | Munduko Txapelketak | Berlin, Alemania | [19] |
3.16,937 | [19] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Chloe Dygert» Cycling Archives.
- ↑ «Canyon//SRAM Racing» UCI.org (Union Cycliste Internationale).
- ↑ (Ingelesez) «Women's individual time trial: Chloe Dygert secures third Olympic medal, Grace Brown wins gold | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
- ↑ 19-year-old Chloe Dygert ready to chase gold at Rio Olympics | NBC Olympics. August 4, 2016.
- ↑ Weislo, Laura. (March 3, 2017). «USA Emakumezkoen Jazarpena taldeka coach dismissed from program after SafeSport complaint» cyclingnews.com.
- ↑ «Dygert Owen's fierce drive and pure talent a golden combination» VeloNews.com June 8, 2017.
- ↑ «Chloé Dygert» Red Bull.
- ↑ «Munduko Errepide Txapelketa: Chloe Dygert has leg surgery after crash» BBC Sport.
- ↑ «Chloe Dygert crashes out of Erlojupekoa at Imola World Championships» CyclingNews.
- ↑ Frattini, Kirsten. (November 10, 2020). «Chloe Dygert makes surprise transfer to Canyon-SRAM in 2021» Cyclingnews.com (Future plc).
- ↑ a b Berria. (2023-09-10). «Chloe Dygert munduko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Peña, J. Gómez. (2023-08-10). «Dygert, campeona del mundo tras cortarse media pierna con un guardarraíl» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
- ↑ Becerra Jr., John. (December 19, 2016). «Owen cycling success 'almost overwhelming'» Kitsap Sun (Brent Morris, Gannett Company).
- ↑ Rogers, Neal. (July 23, 2020). «Cyclists Kate Courtney and Chloé Dygert Go for God» Red Bull (Red Bull Bulletin).
- ↑ «American Muscle» Redbull.
- ↑ «Chloe Dygert apologises for social media conduct» cyclingnews.com November 15, 2020.
- ↑ «Chloé Dygert set for classics stardom with Canyon-SRAM» Velo News.
- ↑ «Rapha slams Chloé Dygert over social media conduct: 'An apology she issued was not sufficient'» VeloNews.com November 27, 2020.
- ↑ a b «Chloe Dygert powers to new world record in gold-medal finale» Velonews.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Official website Chloe Dygert Cycling Archives-en Chloe Dygert ProCyclingStats-en Chloe Dygert CycleBase-n Chloe Dygert Olympics.com-en Chloe Dygert Olympedia- Chloe Dygert U.S. Olympic & Paralympic Committee-n
- 1997ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak
- Ameriketako Estatu Batuetako txirrindulariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak txirrindularitzan
- Pistako txirrindulariak
- Pistako txirrindularitzako munduko emakume txapeldunak
- Ameriketako Estatu Batuetako brontzezko dominadun olinpikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako zilarrezko dominadun olinpikoak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak