Carne de porco à alentejana
Carne de porco à alentejana | |
---|---|
txerrikiz egindako plater | |
Osagaiak | txerrikia, txirla, patata eta Martorria |
Historia | |
Jatorria | Portugal |
Carne de porco à alentejana Portugalgo gastronomian txerrikien plater ezagunenetako bat da. Errezeta honek osagai ugari baditu ere nagusiki txerriki haragia, txirlak, patatak eta martorriarekin burutzen da.
Txerri haragi marinatua, frijitu egiten da. Haragi hau patata frijitu eta txirlekin nahasiz prestatzen da.
Errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carne de porco à alentejana
Mahaikideak: 6-8
Osagaiak
- Piper txorizeroa: 1, mami xehatu.
- Txerri solomo haragia: 1 kg.
- Erramua: Hosto 1.
- Baratxuria: 2.
- Limoia: 1/2 zukuan.
- Ardo zuria: 200 ml.
- Gatza.
- Olioa: Frijitzeko.
- Patata: 4.
- Txirla: 1 kg.
- Martorria: Sorta txiki bat xehatu.
Prestaketa
Bezperatik piper txorizero, txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo 5 minutuz egosi. Muturzorrotz labainarekin mamia karrakatuz kendu, xehatu eta gorde.
Txerri haragia 2, 5 cm-tako karratuetan zatitu. Pertz batean marinatzen jarri, baratxuri, erramu, gatz, ardo zuri, limoi zuku eta piper txorizeroarekin. Gutxienez 6 orduz eduki.
Patatak zuritu eta karratu handietan moztu. Txirlak berriz ur gatzatuetan garbitu
Behin haragia marinatu ondoren, iragazi eta salteatu kolorea hartu arte, tenperatura jaitsi eta bere horretan kuzinatzen eduki. Gehitu txirlak eta irekitzen direnean, patata frijituak eta martorria gehitu.
Gatzarekin ondu.
Oharra
- Amaieran kasu batzuetan luzoker xehatua ere gehitzen zaio.