Bresteko arrada
Bresteko arrada | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | arrada |
Azalera | 180 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°20′00″N 4°28′50″W / 48.3333°N 4.4806°W |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Finistère |
Ur-gorputza | Iroiseko itsasoa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
Bresteko arrada (frantsesez: rade de Brest; bretainieraz: Lenn-vor Brest) Finistère departamenduan dagoen 180 km²-ko badia handi bat da. Bresteko bokalea (frantsesez: Goulet de Brest) deiturik 1,8 kilometroko zabalera duen pasabide baten bidez Iroiseko itsasoarekin bat egiten du. Ur masa handi hau urte osoan zehar nabigagarria da.
Azken glaziazioaren ondorengo ur-igoerak itsasadarrak (bertan aber deituak) sortu ditu eskualdeko ibaien (Penfeld, Élorn...) bokaletan.[1]
Bere itsasertzetan honako udalerriak daude: Daoulas, Irvillac, Plougastel-Daoulas, Hanvec, Logonna-Daoulas, Saint-Eloy, Hôpital-Camfrout, Loperhet, Saint-Urbain, Le Faou, Rosnoën, Lopérec, Pont-de-Buis-lès-Quimerch, Dirinon, Plouédern, La Forest-Landerneau, Saint-Divy, Landerneau, Saint-Thonan, Pencran, Trémaouézan, Guipavas, Le Relecq-Kerhuon, Argol, Lanvéoc, Camaret-sur-Mer, Roscanvel, Crozon, Telgruc-sur-Mer, Landévennec, Brest eta Plouzané.
Île Longue, Frantziako Itsas Armadako itsaspekoen basea, bertan dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Vacher, Antoine. (1919). «La rade de Brest et ses abords, essai d'interprétation morphogénique" ,» Annales de Géographie.