Borroka greko-erromatar
Borroka greko-erromatarra[1] borrokalari batek besteari burutik gerrira bitartean soilik hel diezaiokeen borroka-mota da.[2] Ezin dira hankak erabili eta 1896ko Olinpiar Jokoetatik aurrera kirol olinpikoa da. Bi pertsonaren arteko buruz buruko lehiaketa da, kolperik eman gabe elkarri helduta, aurkaria lurreratu arte. Araudi bat dago jarraitu beharrekoa eta eguneratzen doana. Tapiz baten gainean egiten da lehiaketa.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borroka greko-erromatarra Antzinako Grezian sortu zen K.a 550ean. Polis ezberdinetan banatuta egon arren, polis guztiek zuten oinarri militar bat. Filosofiaren eta artearen nagusitasunarekin batera herritarren borroka garapena ere, polisaren oinarrietako bat zen. Izan ere beraien historia gudaz hornitua dago, Mediar Gerrak alde batetik, polisen arteko borroka bestetik, azkenik Mazedoniar inperioak garaitu zituen arte[4]. Borrokarako prestatzea kulturaren parte izan zen eta oinarri batzuetan finkatzen ziren. Grezian antzinako polisetan herriaren egitura 3 zatitan zegoen banatua eta domosa eraikuntza garrantzitsuenak zeuden tokia zen[argitu]; han trebatzen ziren borrokan filosofo eta aditu guztiak biltzen ziren tokian[argitu].
Antzinako borroka Pankrazio izenez ezagutzen zen, gaur egun, borroka libre profesional bezala ezagutzen da eta oinarriak eman dizkio boxeoari eta beste hainbat kiroli[erreferentzia behar]. Hondar gainean egiten zen borroka eta olioztatuak izaten ziren lehenagotik, beraien janzkeran mantua jantzita edo biluzik egiten zuten borroka. Pankraziok hainbat azpi borroka era zituen, gaur egun oraindik bizi direnak, borroka pujilista, borroka greko-erromatarra, borroka librea.
Beraz, borrokarako prest egotea garrantzitsua zen, borrokako grina, errespetua eta lehiaketa lantzen zituzten, eta ondoren Olinpiar Jokoetan erakusten zituzten. Olinpiar Jokoak Antzinako Grezian eta gaur egun ere ospatzen diren lehiaketak dira 4 urtean behin. Antzina Olinpiar Jokoetako irabazleari buruko bat ematen zitzaion erramuz eginikoa; errespetua eta estatus handia ekartzen zion jabeari. Kirol esanguratsuenak borroka eta lasterketak izan ziren.
Antzinako erromatarrek greziarrek utziak zituzten aztarnak eskuratu eta bereganatu zituzten, borrokarako erak ere barne. Greziarren antzera debekatua zuten parte hartzea[argitu] edo eta ikuslea izatea[argitu]; araua hausten zutenei heriotza zigorra ziurtatzen zitzaion.
1882ean Pierre de Coubertin Frantziarrak olinpiar jokoak berreskuratzea lortu zuen eta berriro borroka greko erromatarrak bere tokia berreskuratu zuen antzinako araudia berrituta. Gaur egun UWW (United World Wrestling) Federazioaren araupean egiten da[erreferentzia behar].
Araudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arau orokorrak[5]:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helburua: Borrokalarien helburua aurkaria lurreratzea da, gerritik beherako gorputz zatia uikitu gabe.
Jolastokia: Borroka greko-erromatarrak 12 m-ko diametroa duen tapiz batean egiten da, non 7m-ko diametroaren barruan borroka egiten den, ondorengo metroan borroka geratzen den eta atera denaren aurkariari puntuak ematen zaizkion, eta azkenik gainontzeko 1,5 m babestutako ingurua da, borrokalariek ezin dute bertan borroka egin.
Jantziak: Borrokalari bakoitzak kolore bat hartuko du, gorria edo urdina. Jantziak homologatua izan behar du edo ofiziala borrokan parte hartzeko.
Debekatua dago:
Zerbait itsaskorra edo labaingarria igurtzea jantziari edo gorputzari.
Loturak[argitu] eramatea medikuaren esana ez bada.
Zerbait kaltegarria izan daitekeena aurkariarentzat: belarritako, eraztun edo protesiak...
Emakumezkoen kasuan bularreko eraztundunak eramatea.
Lizentzia: Lizentzia eguneratua eta erabilgarria izan behar da lehiakide batentzat, lizentzia nazioartekoa izan behar du.
Pisu eta urte bereizketak:
Urte arteko bereizpena:
U 15: 14-15 edo 13 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
Kadeteak: 16-17 edo 15 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
Juniorrak: 18-20 edo 17 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
U 23: 19-23 edo 18 tutorearen eta medikuaren hitzarpean.
Nagusiak: 20 edo gehiago.
Beteranoak: 35 edo gehiago.
Pisu arteko bereizketa: (Gizonezkoak)
1- 60 kg
2- 67 kg
3- 77 kg
4- 87 kg
5- 97 kg
6- 130 kg
Pixu arteko bereizketa: (Emakumezkoak)
1- 50 kg
2- 53 kg
3- 57 kg
4- 62 kg
5- 76 kg
Epaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru pertsonen artean zaintzen dute borroka. Tapizeko lehendakariak, eta bi epailek. Pertsona guztiek lehenetsitako jantzi bat eraman behar dute.
Jokozaina: Borrokaren jarraipena mantendu behar du, eta, bestalde gerlarien ongizatea zaindu.
Epaileak: Jokozainak adierazitako puntaketaren jarraipena egingo du, baita denborarena ere, eta informazio guztia arbitroari erakutsiko dio.
Tapizeko lehendakaria: Bere tapizeko borroken jarraipena egin behar du.
Lehiaketa baten pisu neurketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pisaketa bi egunetan banatzen da. Lehenengo egunean txapelketako partaide guztiek pisaketa egiten dute. Bigarren egunean borrokatzera doazen partaideak bakarrik egiten dute pisaketa. Pisaketa egiteko medikuaren agiria behar da.
Borroka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraupena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]U 15 Kadeteak eta Beteranoak, 2 minutuko borrokak 30 segunduko atsedenaldiarekin.
U23 eta gorakoak, 3 minutu eta 30 segundoko atsedenarekin.
Puntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borroka batean 8 puntuko ezberdintasuna badago borroka amaitzen da, nahiz eta denbora guztia ez igaro.
Borrokalari batek jaurtiketa bat lortzen badu borroka amaitu egiten da puntu edo eta denborak amaitu gabe egon harren.
Borrokaren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borrokalariei dei egiten zaie eta tapizera sartzen dira bakoitza alde batetik. Jokozainak barrura deitzen die ondoren, eta biei eskua eman eta beraien jantzi eta gorputzak aztertzen ditu denak araudia jarraitzen duela ziurtatzeko, ondoren bi borrokalariek elkarri eskua eman eta borrokari ekingo zioten jokozaianak txistua jo bezain laster.
Borroka mozketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Borrokan zehar borrokalarietako batek min hartzen badu edo beste zerbait gertatu bazaio jokozainak borroka gera dezake, denbora horretan bi borrokalariek beraien zatian egon behar dute, mantuaz estaltzen dituzte beraien sorbaldak eta beraien entrenatzaileak gomendioak egin ditzake.
- Borroka ezin bada jarraitu zauriren baten ondorioz, medikuak parte artzen du, eta borrokalaria aztertu ondoren ezin badu jarraitu borrokalari eta entrenatzailearekin hitz egiten du, ondoren Tapizeko lehendakariarekin eta berak borroka amaitu dezake, medikuaren esanari ezin zaio aurka egin.
- Inondik inora ere ezin du borrokalari batek borroka gelditu eta ez gelditzea ukatu ere aurkaria berriro borroka gurera sartuta.
- Gertaera bat gelditu egin behar bada, borrokalari bat kaltetua irtengo delako, borrokalaria kaleratua izango da.
- Borrokalari batek borroka mozten badu arrazoi mediku bategatik, medikuak zauria zainduko du; mozketaren denbora 4 minutu baino gehiago bada, Tapizeko lehendakariak borroka amaitu eta aurkariari irabazita emango dio, zauria arrazoi izanik..
- Borrokalari batek borroka mozten badu arrazoi mediku bategatik medikuak zauria zainduko du, mozketaren denborak 4 minutu baino gehiago bada Tapizeko lehendakariak borroka amaitu eta aurkariari irabazita emango dio zauria arrazoi izanik.
- Mozketa baten ondoren borrokalariak moztutako leku berean jarri eta berregingo da borroka.
- Partaideen eskutik kanpoko zerbaitegatik borroka geratu egin behar bada, borroka moztu eta kanpo gatazka amaitu ondoren berregingo da.
Jarraipena mantentzeko mozketak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borroka etenaldi baten ondoren borrokalariak hasierako lekuan jarriko dira, eta borroka zutik hasiko da berriro.
- Oin oso bat babeslekura igarotzen bada eta ez bada ekintzarik egiten bitartean, borroka eten egingo da.
- Borrokalarien ekintza bat martxan badago, nahiz eta 2 edo 3 oin babestutako tokira igaro, jarraipena emango zaio.
- Borroka moztuko da babesten ari den borrokalariaren buru osoa babesgunean sartzen bada.
- Arau-hauste bat egoten bada lurreko borrokan, lurreko borrokatik ekingo zaio borrokari.
- Arau-hauste bat egoten bada zutikako borrokan, zutikako borrokatik ekingo zaio borrokari.
Borrokaren amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denbora amaitzea, puntu ezberdintasuna edo jaurtiketa dela eta. Jokozainak borroka amaituko du. Denbora amaitu dela adierazten duen txirrina ez badu jokozainak entzuten Tapizeko lehendakariak oihal zuri bat jaurtita jakinaraziko dio. Borroka amaitzeko txistua jo ondoren eginiko ekintzek ez dute balioko, ezta txirrina eta jokozainaren txirrinaren artean gertaturikoak ere.
Borroka amaiturikoan borrokalariek jokozainaren alboan egon behar dute epaimahaikoen aurrean emaitza jaso arte. Borrokalariek beraien jantzia kendu izango dute tapizetik kanpo daudenean, emaitza jaso ondoren epaileari aurkariari eta aurkariaren entrenatzaileari eskua emango zaio; egiten ez duenari zigorra ezarriko zaio.
Borroka irabazteko moduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borroka bat irabazia izan daiteke honako arrazoien gaitik.
- Jaurtiketa
- Zauria
- 3 falta egin ondoren, edo 2 falta babesle oinetara.
- Deskalifikatua izanez gero
- Puntuaketagatik.
Puntu kopuru berean egonez gero
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azken puntua egin duenak.
- Puntu bikoitz batek bakarkako puntua baino lehentasun handiagoa du.
- Puntu kopuru bera baina falta gutxiena duenak.
Entrenatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entrenatzailea borrokatokiaren inguruan egon daiteke, segurtasun luzera bat kontuan hartuta. Ezingo du jokozainaren erabakietan parte hartu, eta ezta beraiei errespetu faltarik adierazi ere. Aurkakoa gertatzen bada, jokozainak eta tapizeko lehendakariak entrenatzailea kaleratzeko eskubidea dute.
Debekatutako ekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iletik tira egitea, belarrietatik, genitaletatik, atximurka egitea, behatzak okertzea... aurkariari min zuzena egiteko edozein mugimendu debekatuta dago.
- Ostikoz jo, aurkaria itotzea, bultzatzea, edo aurkariaren bizitza arriskuan jartzea debekatuta dago.
- Ukondoak saihetsetan ondoratzea aurkariari min egiteko asmoz.
- Tapizari eustea.
- Hitz egitea borrokaren iraupenean.
Kirolaren onurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borroka greko-erromatarrak gorputza ezagutzan laguntzen du. Koordinazioa eta oreka mantentzearen garapenerako egokia da. Gizakia bi oinetan dabilen animalia izanik, kirol honetan dauden teknikak gizakiaren mugimenduetan daude oinarrituta egunerokotasuneko mugimenduak landuz.
Lanketa eta ariketa berberak erabil daitezke zauriren batzuen ondorioak lantzeko lokomozio eta koordinazioa berreskuratzeko eta malgutasuna lantzeko ere.
Borroka izan arren, norberarenganako sentimenduen garapenean ere lan egiten da, errespetua partaidearekiko, elkarren kirola hobetzeko asmoz konfiantza eta ausardia, zeren araututa egon arren norgehiagoka batean irabazteko grinak aurrerapausoak ematera behartzen zaitu.
Olinpiar garaileak azken urteetan greko-erromatar estiloan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oilar Pisua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 58 kg: 1924–1928
- 56 kg: 1932–1936
- 57 kg: 1948–1996
- 58 kg: 2000
- 55 kg: 2004–2012
- 59 kg: 2016
- 60 kg: 2020–Gaur egun arte
Pixu arina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 66.6 kg: 1908
- 67.5 kg: 1912–1928
- 66 kg: 1932–1936
- 67 kg: 1948–1960
- 70 kg: 1964–1968
- 68 kg: 1972–1996
- 69 kg: 2000
- 66 kg: 2004–2016
- 67 kg: 2020–present
welter-pisua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 72 kg: 1932–1936
- 73 kg: 1948–1960
- 78 kg: 1964–1968
- 74 kg: 1972–1996
- 76 kg: 2000
- 74 kg: 2004–2012
- 75 kg: 2016
- 77 kg: 2020–present
Pisu ertaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 73 kg: 1908
- 75 kg: 1912–1928
- 79 kg: 1932–1960
- 87 kg: 1964–1968
- 82 kg: 1972–1996
- 85 kg: 2000
- 84 kg: 2004–2012
- 85 kg: 2016
- 87 kg: 2020–present
Pisu astuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- +82.5 kg: 1912–1928
- +87 kg: 1932–1960
- +97 kg: 1964–1968
- 100 kg: 1972–1996
- 97 kg: 2000
- 96 kg: 2004–2012
- 98 kg: 2016
- 97 kg: 2020–present
Pisu oso handia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- +93 kg: 1908
- +100 kg: 1972–1984
- 130 kg: 1988–2000
- 120 kg: 2004–2012
- 130 kg: 2016–present
Borroka greko erromatarra Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian ez da izan bereziki lanketa esanguratsurik[7]. Baina izan dira eta badira borrokalari batzuk. Gardizabal izenekoa "el Tarzan vasco" 1907-1936 artean egindako ikuskizunegatik ezaguna, baina ez zen ezer olinpikoa izan ikuskizunak soilik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 178. araua. Euskaltzaindia.
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Borroka. .
- ↑ «United World Wrestling» uww.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- ↑ , http://judo4mma.com/greekwrestling/ancient%20greek%20submission%20wrestling.pdf or..
- ↑ , https://uww.org/sites/default/files/2021-05/reglamento_lucha.pdf or..
- ↑ (Ingelesez) List of Olympic medalists in Greco-Roman wrestling. 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) S.L, EDICIONES PLAZA. «De Gardiazábal "El Tarzán vasco", al catalán José Salvador, la lucha libre a inicios del siglo XX» Cultur Plaza (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).