Edukira joan

Bolskan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zilarrezko denarioa, Bolskanen egina.
Zilarrezko denarioa, Oscanen egina.

Bolskan Iberiar Penintsulako suessetanien lurraldeko hiri bat zen, eta haien hiriburua ikerlari batzuen aburuz[1], Ebro ibaitik 65 km iparraldera, eta Iberiar Penintsulako Huesca hiri modernoaren gainean dagoena.[2]

Terentius Varro C. pretore erromatarrak suntsitu zuen Vescetani herriaren lurraldea K.a. 179. urtean, eta iberiar hiria berriz eraiki zuen Osca izen berriarekin.

Bolskan ezaguna da bere txanpon ugari zaharrengatik. Alde ganbilean gizon bizardun baten burua ageri dai, eskuinera begiratzen, eta alde ahurrean, zaldun bat lantzarekin eta hiriaren izena.[3]

BON testua, txanponaren aurkian dago.
Bolskan legenda ifrentzuan dago.


Aurrealdean BON hizkiak ageri dira. Aurrealdeko BON testu hau, baskoien lurraldeetatik kanpo, suessetanien bi txanpon-etxeetan aurki daiteke, Bolskan eta Sessars-eko txanpon-etxeen denarioetan, alegia.[4] Numantziako setioa egon zen aztarnen artean hiriaren txanpon asko aurkitu dira, bertakoak erromatarren alde Numantziaren aurka borrokatu zirelako seinale.

Esan ohi zen hiria, Estrabon edo Ptolomeo bezalako autore zaharren arabera, Iberiar Penintsulako ilergeteen herrikoa zela. Azken urteetan, ordea, indarra hartu du tesiak, Plinio Zaharra autore klasikoaren testuetatik eta testigantza arkeologiko eta numismatikoetatik abiatuta, suessetanien herriarekin lotzen duena. Haiek hitz egiten zuten hizkuntza ez zen indoeuroparra, baizik eta iberiarra ikertzaile batzue ustez eta antzinako euskal hizkuntza bat —akitaniera edo baskoien hizkuntzaren familiakoa-—, latinetik oso desberdina zena. Ppenintsulako barnealdeko zelta edo zeltak bezala, latina indoeuropar hizkuntzen familiakoa zen. Erromatarren aurreko hizkuntza hartatik dator, seguruenik, hiriko ibaiaren izen Isuela.[5]

Bolskanen txanponak K.a. 37tik aurrera aldatu ziren, hiria Osca gisa birfundatu zenean. Une horretatik aitzinera, aurkian edo aurrealdean, OSCA inskripzio latinoa erakusten du eta ifrentzu edo atzealdeaan, DOM. COS ITER. IMP.[6] Bolskan eta Osca hirien txanponak Britainiar Museoko iberiar txanpon-bildumen barruan daude[7]

Revista de arqueología del Instituto de Estudios Altoaragoneses, arkeologiari buruzko aldizkari akademikoak Bolskan izena du.[8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Dobson, Michael; Morales, Fernando. (2010). «Coinage from the Roman Republican camps at Numantia and Renieblas (Prov. Soria), with a discussion of some recently found unpublished coins and the dating of Lager V at Renieblas» Madrider Mitteilungen 51, (Soria: Deutsches Archäologisches Institut Standort Abteilung Madrid) (51): 323-47. ISSN 0418-9744..
  2. Barrington Atlas of Greek and Roman World 25. mapa, D3.
  3. Sylloge Nummorum Graecorum (SNG), IX. lib. The British Museum 2. Spain. 695-753 Zk.
  4. Monakotik. «Euskararen Lehen Aztarnen Bila…Txanponetan, Euskal Txanpongintzaren Historia» Euskal Txanpongintzaren Historia (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Edad Antigua» www.huesca.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  6. Sylloge Nummorum Graecorum (SNG), IX. lib. The British Museum 2. Spain. 754-757 Zk.
  7. Sylloge Nummorum Graecorum (SNG), IX lib. The British Museum 2. Spain.
  8. (Gaztelaniaz) «Bolskan: Revista de arqueología del Instituto de Estudios Altoaragoneses» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  9. «Bolskan» revistas.iea.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]