Blas Sebastekoa
Blas Sebastekoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
300 -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Sivas, III. mendea | ||||
Lehen hizkuntza | greziera | ||||
Heriotza | Sivas, 316 ( urte) | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiza, medikua eta Anakoreta | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Santutegia | |||||
Otsailaren 3, Blasiusmass (en) eta Otsailaren 3 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Blas Sebastekoa, kristauentzat san Blas (armenieraz: Սուրբ Վլասի, translit.: Surb Vlasi; grezieraz: Άγιος Βλάσιος, Agios Vlasios), Sebasteko (Sebastensis armenorum) mediku eta gotzain izan zen. Sebaste gaur egun Turkiako Sivas hiria da. Martirio sufritu zuen Lizinio enperadore erromatarraren garaian, IV. mendean. Blas eremutar gisa bizi izan zen Erciyes mendian; mendia apezpiku egoitza egin zuen.[1]
Gurtza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Blasen aldeko gurtza hasieran Ekialdean zabaldu zen, geroago ere Mendebaldean. Erdi Aroan, bakarrik Erroman 35 eliza zeuden haren omenez. Erromako elizaren arabera San Blas hamalau santu laguntzailetariko bat da. Eliza Ortodoxoan, bestetik, santu anargiroren kategoria du: santu hauek beren faboreen truke ez dute ordainketarik onartzen.
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elementu desberdinak dira bere ikurrak:
- Zerri bat
- Argizari gurutzatuak
- Adarra
- Mitra edo apezpikuen buruko apaingarria
- Txarrantxa
Eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santu honen eguna Mendebaldeko Elizan otsailaren 3an ospatzen da; Ekialdeko Elizan, aldiz, otsailaren 11an. Egun horren inguruan tradizio asko daude. Egun horretan hainbat gauza eramaten dira elizara, meza ostean bedeinkatzeko, kordoiak esaterako; hurrengo egunotan haiek jan edo erabili ondoren, San Blasek eztarriak babesten ditu urtean zehar. Opil batzuk ere egiten dira, sanblasopilak alegia.[2] San Blasen patronazgoa zera da:Eztarri gaixoen(faringea)eta otorringolaringologoena.[3][4]
Euskal herrietako patroia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian debozio handia izan du Blas Sebastekoa eta herri askotako patroia da. Hona hemen batzuk:
- Azkoien (Nafarroa Garaia)
- Dulantzi (Araba)
- Legutio (Araba)
- Milagro (Nafarroa Garaia)
- Ribaforada (Nafarroa Garaia)
Santua munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan baldin badaude bere omenezko elizak eta toki askotako patroia bada ere, bi leku aipatu behar dira bereziki:
- Kroaziako Dubrovnik hiriko patroia da. Bere eguna festa zahar batekin ospatzen da, Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialren onarpena duena 2009tik.
- Paraguaiko patroia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Chiesa, P. (2000). «Blas». Leonardi, C.; Riccardi, A.; Zarri, G., editoreak. Diccionario de los Santos 1. Madril: San Pablo. 377-380 or. ISBN 84-285-2258-8.
- ↑ https://www.sorapedia.eus/wiki/San_Blas_eguna_(eu)
- ↑ http://erlijioaetakulturahirukide.blogspot.com/2015/11/san-blas-tolosako-patroi.html
- ↑ http://150.241.224.48/itsaslur/eu/albisteak/dastatu-gure-produktuak-saioari-buruzko-albisteak/10904-san-blas-eguna-ospatu/10904-san-blas-eguna-ospatu[Betiko hautsitako esteka]