Bizitzaren luzapena
Bizitzaren luzapena gizakiaren bizi-itxaropena handitzean datza, zahartze prozesua motelduz. Bizi-itxaropena mugatuta dago istripu eta zahartze gaixotasunen aurrean duen ahuleziarengatik, besteak beste minbizia edo gaitz kardiobaskularrak. Bizitzaren luzapena dago dieta egokien erabilpenean, kirola egiterakoan eta substantzia arriskutsuak saihestean, hala nola tabakoa edo gehiegizko azukrea. Espezie batek izan dezakeen adin-muga baldintzatuta dago bere geneengatik eta ziur asko ingurune faktore batzuengatik. Gaur egun ezagutzen den metodo bakarra muga hau handitzeko murrizketa kalorikoen janari dietak egitean datza. Teorian beste metodo batzuk hedatzeko izango ziren: ehunen lehengoratze periodikoa, molekulen konponketa edo zelula eta ehunen gaztetze prozesua.
Bio-gerontologo askok itxaropena dute aurreratze areak ehunen gaztetze prozesuan ama-zelulen bitartez, organo artifizialen transplanteak edo xenotrasplanteak eta molekulen konponketa organismoaren gaztetze prozesua bukatzea baimentzea. Nahiz eta adostasunik ez egon aurrerapen hauek erabiliko diren ala ez dekada batzuen buru. Ondorio sozial, ekonomiko eta politikoak bizitzaren luzapenari buruz polemikoak izango dira, bioetikaren barnean eztabaida indartsuak sorraraziz.