Belizeko hizkuntzak
Belizeko hizkuntzen egoera nahiko nahasia da. Hizkuntza ofiziala ingelesa den arren, ez da herritar gehienen lehen hizkuntza; aitzitik, espainiera eta kreolera dira lehen hizkuntza nagusiak. Bertako hizkuntzak, bestetik, desagertze prozesuan dira, eta batzuk dagoeneko desagertu dira, esaterako itzá hizkuntza. Izan ere, kreolera ingelesetik gertuago dago bertako hizkuntzetatik baino.
Hiztunen ehunekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza | Lehen hizkuntzatzat duten hiztunak | Ehunekoa |
---|---|---|
Gaztelania | 94.422 | % 46,0 |
Belizeko kreolera | 67.527 | % 32,9 |
Kekchi maia | 10.142 | % 4,9 |
Ingelesa | 7.946 | % 3,9 |
Mopan maia | 6.909 | % 3,4 |
Garifunera | 6.929 | % 3,4 |
Plautdietsch | 6.783 | % 3,3 |
Mandarinera | 1.607 | % 0,8 |
Yucatango maia | 1.176 | % 0,6 |
Hindia | 280 | % 0,1 |
Beste batzuk / erantzun gabe | 1.402 | % 0,7 |
Prozesu diglosikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belizen egoera erabat diglosikoa da, alor bakoitzak bere hizkuntza baitu. Ingelesa boterearen hizkuntza da, eta alor horretan erabateko nagusitasuna du. Dena dela, irakaskuntzan ingelesa espainierarekin batera erabiltzen da.[1] Azken buruan benetako biktimak bertako hizkuntzak izan dira.
Espainiera zein ingelesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maila politikoan bi hizkuntzen arteko talka erabili izan da. Belize Mesoamerikako inguruan ingelesa ofiziala bezala duen herrialde bakarra da. Horrek inguruko estatuen mesfidantza eta, sarritan, aurkako jarrera eragin du. Bi hizkuntzen arteko parekotasuna datu hauetan ikus daiteke:[2]
Ingeleseko eta espainierako hizkuntza gaitasuna | ||||
---|---|---|---|---|
Hizkuntza | Oso ondo hitz egiten du | Zerbait hitz egiten du | Guztira | |
Ingelesa | 54% | 26% | 80% | |
Espainiera | 52% | 11% | 63% |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ministry of Education, Belice, Handbook of Policies and Procedures for School Services (in accordance with Education Rules, 2000).
- ↑ http://cvc.cervantes.es/lengua/anuario/anuario_06-07/pdf/paises_42.pdf
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Cristina Mudarra Sánchez: http://cvc.cervantes.es/lengua/anuario/anuario_06-07/pdf/paises_42.pdf