Azido gamma-hidroxibutiriko
Azido gamma-hidroxibutiriko | |
---|---|
Formula kimikoa | C4H8O3 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Mota | fatty alcohol (en) eta hydroxybutyric acid (en) |
Ezaugarriak | |
Azidotasuna (pKa) | 4,71 |
Fusio-puntua | 16,5 ℃ |
Masa molekularra | 104,047344 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Xyrem (en) |
Tratatzen du | narkolepsia |
Elkarrekintza | Hydroxycarboxylic acid receptor 1 (en) , Gamma-aminobutyric acid type B receptor subunit 1 (en) eta Gamma-aminobutyric acid type B receptor subunit 2 (en) |
Rola | Xenobiotiko eta depressant (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | SJZRECIVHVDYJC-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 591-81-1 |
ChemSpider | 9984 |
PubChem | 10413 |
Reaxys | 1720582 |
Gmelin | 30830 |
ChEBI | 1524032 |
ChEMBL | CHEMBL1342 |
EC zenbakia | 691-053-4 |
ECHA | 100.218.519 |
RxNorm | 1546380 |
Human Metabolome Database | HMDB0000710 |
KNApSAcK | C00052155 |
UNII | 30IW36W5B2 |
KEGG | C00989 |
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Azido gamma-hidroxibutirikoa, azido 4-hidroxibutanoikoa, azido oxibikoa edo GHBa sistema nerbiosoaren zelula txiki batzuetan sortzen den sustantzia da. Kantitate txikietan sortzen da izaki bizidun guztietan, gizakietan baita ere. Produktu askotan agertzen da, baietan edo ardo batzuetan, baina kantitate oso txikietan. Gatz potasiko edo sodikoa bezala erabilera terapeutikoa dauka narkolepsiaren sistomak neurtzeko, loezin edo gehiegizko gaueko logura eta suplementu alimentario neuroproktetore moduan. Historikoki modu desberdinetara erabili egin da, anestesia moduan adibidez, likorraren abstinentzia tratatzeko eta etekin etletikoa hobetzeko. Gorputza hormona hau akumulatzen badu, atzerapen mentala sortzen du.
GHB -a droga psikotroka bat moduan erabiltzen da, horregatik estatu askotan kontrolatuta dago. Droga hau kontsumitzerakoan, oso erraz galtzen da konortea eta horregatik bortxaketa droga moduan erabili izan da. Baita ere, ezaugarri afrodisiakoak ditu, horregatik gauean bere kontsumoa handitzen da.
GHB -aren kontrako erreakzioak.
Inplikatutako sistema CIOSM taldea Erreakzio mota
Trastorno gastrointestinalak Ohikoak Nauseak, botaka / Gutxitan Tripako mina, beherakoa
Nerbio- sistemaren trastornoa Ohikoak Zorabioak, buruko mina / Gutxitan Somnolentzia, hipoestesia, parestesia.
Logura trastornoak Gutxitan Loezina, amets- gaiztoak, amets arraroak, lo- ibiltzea
Beste trastorno psikiatrikoak Gutxitan Desorientazioa, depresioa, agitazioa, memoriaren galtzea
Arnasketa trastornoak Ohikoak Logure apnea / Gutxitan Disnea
Komuneko trastornoak Gutxitan Gaueko eneuresia
Asko Gutxitan nasofaringeako irritazioa, ikuspegi txarra, hipertensioa
Produktu honen kontsumoa neurotoxizitatea sortzen du denbora luzera. Arratoiekin frogatu da laborategietan eta mugitzeko eta erreakzionatzeko denbora asko handiagoa dela ikusi egin da. Gero eta gehiago kontsumitzen bada, gero eta erreakzio gehiago dauzka. Urte asko zehar kontsumitzen egon ondoran, bat-batean kontsumitzeari usten badiozu, abstinentziaren sindromea sortu dezake beste produktu asko bezala. GHB –aren toxizitatea, hartzen dituzun dosiekiko doa. Droga honen sobredosis baten arazo handiena konortea galtzea da. Droga honen sobredosiak oso kasu arraroetan heriotza sortzen du. Droga hau ez da oso toxikoa gizakiarentzar, nahiz eta animalientzat handiagoa izan. Baina bere kontsumoa beste produktu batzuekin nahasten bada, oso arriskutsua izan daiteke eta batzuetan heriotza sor dezake. Heriotza arnasketa- krisi baten ondorioz eman ahal da, baina beste efekto asko izan dezake sobredosiak.
GHB- a gatz sodiko eta potasiko askotan erabiltzen denez, gatz erabilera handiagoa izaten hasi da eta arazo hori kontutan hartu behar da hipertentzioa eta beste antzeko arazo batzuk dituen jendearekin eta gatzaren erabilera jeitsi beharko dutenak. Kontsumitu ondoren, pertsona horrek ezin du kotxea gidatu sei ordu pasatu arte, bere efektu lasaigarriengatik.
Erabilera errekreazionala
GHBak eta bere metabolitoak, egoera mentalaren eta sentsasioen alterazioaren hondamena eragiten du. Bere sustantziak, zentral urduritasun sistemeko psikotropikak depresorak, droga ludikoa bezala erabiltzen dira. Kultura popularrean GHB extasi likidoa bezala ere ezagutzen da, nahiz eta extasiarekin ikusurik ez izan. Ondorio lasaigarri eta sutuen nahasketaren ondorioz GHB-ak mozkorkeria, euforia, antsietatearen murriztapena, logurea, eta beste sentzazio batzuk eragiten ditu. GHBaren efektua ordu erdi edo hiru ordu bitartean irauten du, eta pixka bat gehiado dosia altua hartzekotan edo alkoholarekin nahastu ondoren. Ikerketa batek dionez, droga hau askok erabiltzen dituzte erlazio sexual gehiago izateko. Ikerketaturiko 23 pertsona 1500 erlazio izan zituzten 12 hilabetetan. Eskuarki helburu ludikoarekin hartzen duten pertsonak 500mg eta 3000mg tarteko dosiak hartzen dituzte.
Bortzakeri droga
Herrialde batzuetan GHBren erabilera, bortzakeria droga bezala erregistratu dute, alkohola edo Rohypnol-a bezala. Koloregabea, usaingabea eta zapore gozokoa denez, erraz nahastu daiteke edariarekin, normalean alkoholikoa bere potentzia handitzeko. Delitugile sexualaren asmoa da bere biktima lasaitzea edo konortea galtzea. Hala ere oso zaila da ikustea ze kasoetan erabili izan den GHBa, sustantzia honek bizitza oso laburra dauka eta oso zaila da gernu froga batean ikustea.