Antoine Duprat
Itxura
Antoine Duprat (Issoire, Frantzia, 1463ko urtarrilaren 17a - Nantouillet, Frantzia, 1535eko uztailaren 9a) frantses legegilea, politikaria eta kardinala izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko Legebiltzarreko lehenengo lehendakaria izan zen 1507. urtean, eta Frantziako kantzelari izendatu zuten 1515ean. Boloniako Konkordatuko negoziatzailea eta Cambraiko Bakearen bultzatzailea izan zen. Protestantismoaren aurkako zapalkuntza bultzatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.