Edukira joan

Annie Fratellini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annie Fratellini

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnnie Violette Fratellini
JaiotzaAljer1932ko azaroaren 14a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1997ko uztailaren 1a (64 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Pierre Granier-Deferre (mul) Itzuli  (1954 -
Pierre Étaix  (1969 -  1997ko ekainaren 30a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zirkuko artista, pailazoa eta abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0292310 Allocine: 2221 Allmovie: p24865
Musicbrainz: bf296dba-5afb-448c-a185-9001fc3d4916 Edit the value on Wikidata

Annie Violette Fratellini (Aljer, 1932ko azaroaren 14a - Neuilly-sur-Seine, 1997ko uztailaren 1a). [1] pailazo, multiinstrumentista, aktore eta abeslari frantsesa zen.

Annie Fratellini 1932an jaio zen. Aljerren. Gurasoak Víctor Fratellini (Paris, 1901eko maiatzaren 11 – 1978ko urriaren 8a), pailazoa eta trapezista, eta Suzanne Gervais (Nogent-le-Roi, 1913ko apirilaren 25a - Saint-Maur-des-Fossés, 1999ko abenduaren 8a) zituen.[2] Aitaren aldetik, Paul Fratelliniren biloba zen, eta amaren aldetik, berriz, Gaston Rousseaurena, Parisko Zirkoko azken zuzendariarena, Invalidesetik hurbil zegoena, eta 1932ko urtarrilaren 15ean suntsitu zutena.

Medrano zirkoan hasi zuen bere ibilbidea, 1948an, non osaba-izebek musika eta akrobazia irakatsi zioten.[2][3] Auguste pailazoa jokatu zuen lehen emakumea izan zen, eta kontzertina musika-tresna jotzen zuen bakarretakoa. Abeslari bihurtu zen, 1956an Olympian hasi zenean, eta, gero, aktore, Louis Malle, René Clair (Tout l'or du monde, 1961) eta Fellini zuzendari zituela.[2]

Lehenik, Philippe Brun musikariarekin ezkondu zen, eta, gero, Pierre Granier-Deferre zinemagilearekin, zeinarekin Valérie izenekoa alaba bat izan zuen, 1960an. Orduan, abestiaren, jazzaren eta zinemaren bidea hartu zuen.

1969an, Pierre Etaixekin ezkondu zen, zeinak, zirkuaz erabat maitemindua baitzen, jatorrizko ingurunera itzultzen utzi zion.[3] Elkarrekin pailazo-bikote bat osatu zuten, 1971n: Pierre zen pailazo zuria, Annie, berriz, dotore, eta pailazo-bikote bat osatu zuen, halaber, Valérie alabarekin.

1974an, Annie Fratellinik eta Pierre Etaixek Zirkoko Eskola Nazionala sortu zuten.[3][4] Lehenbizi, Parisko Gazteen Etxe batean, 14. barrutian, eta, gero, karpa baten azpian, Porte de la Villetten, eskola "guztientzat" zen, "ikuspegi benetan berritzaile" baten barruan:[5]

«Uste dut, zirko-eskola bat sortu badut, nire izena Fratellini delako dela. Familiako berrogeita bost kideetatik bat altxa eta esan behar zuela: Nik ere transmitituko dut. Nire aitak ia ostegunero eramaten ninduen Médranora, eta hau estaen zuen behin eta berriz: Ze pena ez zarela mutila, pailazoa izan ahal izango zinen.»[6].

1989an, Annie Fratellinik Destin de clown bere memoriak argitaratu zituen.

1995eko maiatzaren 16tik 19ra, Nuits magnétiques, L'Envol seriean parte hartu zuen, Catherine Soullard-ek ekoitzia, France-Culturen.

Annie 1997ko uztailaren 1ean hil zen, eta Parisko Montmartreko hilerrian ehortzia dago (24. dibisioa).[6] Bere izena daramate Square des Acrobates -en ertzeko La Plaine Saint-Deniseko kale batek, Montreuil auzoko etxe batek, udal liburutegi batek, Angerseko eskola eta ludoteka batek, Paris hiriko animazio-zentro / gizarte-zentro batek (12. barrutia) eta Vernouilleteko lehen hezkuntzako eskola batek.

  • 1957: Rascel-Fifì, Guido Leoni
  • 1958: Miss Pigalle, Maurice Cam: abeslaria
  • 1958: Et ta sœur, Maurice Delbez: Jeannette
  • 1960: Zazie dans le métro, Louis Malle: Mado
  • 1961: Tout l'or du monde, René Clair: Rose
  • 1964: Le Pas de trois, Alain Bornet: dukearen zerbitzaria
  • 1965: La Métamorphose des cloportes, Pierre Granier-Deferre: Léone
  • 1969: Le Grand Amour, Pierre Étaix: Florence
  • 1971: Les Clowns, Federico Fellini: berau
  • 1990: Henry et June, Philip Kaufman: putetxeko nagusia
  • 1954: Michel Duranen La Roulotte, eszenaratzea: Alfred Pasquali, Michel Antzokia

Diskografia partziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1996: CD Annie Fratellini - Jean Wiener argitaratu gabea, Pierre Etaix-ek ilustratua - 1996ko uztailean argitaratua, Les Arts à la rencontre du cirque elkarteak (Le Sirque bilakatua) egina eta banatua, Annie-Fratellini zirko-eskola Nexonera iritsi zeneko 10. urteurrenaren eta Jean Winener pianista, autore eta konposatzailearen jaiotzaren 100. urteurrenaren karietara.
  • 2004: Le Meilleur de Annie Fratellini - 2 CD Capitol Music / Disques Pathé - EMI Music 8211062-4 - Track listing :
  1. diskoa
1. J'ai ta main - 2. Paris souvenirs - 3. Le Gars de Rochechouart - 4. J'aimerais tellement - 5. Why do I love you - 6. Ça c'est l'amour - 7. Attention à la femme - 8. Celui que j'aime - 9. C'est merveilleux l'amour - 10. Quand tu viens chez moi mon cœur - 11. It had to be you - 12. Pleure - 13. Le Petit môme - 14. Tu t'fous de moi - 15. Les Amants d'Ménilmontant - 16. Puisque tu dors - 17. C'est beau ça - 18. Coquelicot polka - 19. La Morte saison - 20. Mon amour - 21. Des fleurs…madame - 22. Tu m'as tapé dans l'œil
2. diskoa
1. Ronde, ronde, ronde - 2. Que m'est-il arrivé ? - 3. Rose - 4. Qu'on est bien - 5. Avec les anges - 6. C'est mon gigolo - 7. En douce - 8. Mon homme - 9. Une chanson américaine - 10. Les Amoureux sans logis - 11. Ja da - 12. Tambour battant - 13. Doucement, tendrement - 14. Je ne t'attendais plus - 15. Je ne chante que l'amour - 16. Jardin de Montsouris - 17. Chem cheminée - 18. La Vérité mon ami - 19. Ces merveilleux fous volants - 20. Un fil sous les pattes

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Extrait de décès 562/1997 sur Les gens du cinéma.com
  2. a b c Marc Laumonier. (1997). «Annie Fratellini quitte la piste pour les étoiles» Libération.
  3. a b c Brigitte Salino. (1997). «Annie Fratellini a rejoint les étoiles» Le Monde.
  4. « la légende est figée dans la sauce et les enfants de la balle vont au turbin sans trop de conviction. Elle en déduit que la sciure et l'hérédité ne suffisent plus », Marie-Ange Guillaume, Les Vingt ans de l'Ecole du Cirque, dossier de presse de l'École nationale du cirque, 1993.
  5. Valérie Fratellini, « On ne peut apprendre à rêver si l'on ne rêve plus soi-même. Sinon je n'enseignerai pas à l'école nationale du cirque », entretien avec Marina da Silva, Paris, Regards, n° 59, juillet-août 2000.
  6. a b «L'enfant de la balle qui fit école» L'Humanité..
  • Berthe Jude, Annie Fratellini : photobiographie, Atelier des Bruges, 1980 ISBN 2853950050
  • Dominique Duthuit et Célia Portet, Annie Fratellini, la dame du cirque, Éditions À dos d'âne, 2016

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]