Anna Sokolow
Anna Sokolow | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hartford, 1910eko otsailaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 2000ko martxoaren 29a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | HB Studio (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, dantzaria, musika-irakaslea eta antzerki zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Juilliard School (en) |
Anna Sokolow (Hartford, Ameriketako Estatu Batuak, 1910eko otsailaren 9a - Manhattan, 2000ko martxoaren 29a) estatubatuar dantzari klasikoa eta koreografoa izan zen, nazioartean antzerki piezak eta dantza garaikideko obrak sortzen lan egin zuen. XX. mendeko munduko dantza konpainia nagusiekin elkarlanean garatu zuen bere artea. Bere dantza-konpainia propioa ere izan zuen, hil ondoren Players’ Project izena hartu zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emanuel Sisterhooden ikastaroak hartuta hasi zen dantzan Anna Sokolow, ondoren jarduera horretan buru-belarri murgildu zen. Geroago, 1929an, bere ibilbide profesionala hasi zuen, Martha Grahamen konpainiako kide bezala.[1] 1936an, Dance izeneko konpainia sortu zuen. Sokolowek New Dance Group eta Workers Dance Leagueko talde-jardueretan ere parte hartu zuen. 1930ean eta 1940an, taldeentzako koreografiak idatzi zituen, langileen hezkuntza-aprobetxamenduko arazoak eta Alemanian juduen aurkako jazarpenak areagotu izana ardatz hartuta. Anti-War Trilogy-rako Alex North konpositorearekin ere lan egin zuen.
1939an, Mexikon eta Israelen dantzaren garapenean parte hartu zuen Sokolowek. Mexikoko Hezkuntza Publikoko Idazkaritzarekin egindako lanaren ondorioz, Mexikoko Dantza Akademia Nazionala sortu zuen. 1960ko hamarkadan, Batsheva Dantza Konpainiarekin (Arte Ederren Institutu Nazionalarentzat) eta Israelgo Antzerki Lirikoarekin kolaboratu zuen. Era berean, 1958tik 1993ra New Yorkeko Juilliard Schoolen irakatsi zuen. Bere metodoari «method dancing» deitu zitzaion.[2]
Koreografia nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rooms (1955)
- Dreams (1961)
- Continuación lírica (1954)
- Odas (1965)
- Opus 65 (1965)
Broadwayko ikuskizunetarako idatzitako piezak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Noah (1935) - Louis Horsten musika bati buruz
- Sing for Your Supper (1939)
- Street Scene (1947)
- The Great Campaign (1947)
- Sleepy Hollow (1948)
- Regina (1949)
- Happy ases Larry (1950)
- Camino Real (1953)
- Rosas rojas para M (1955) - koreografia onenaren Tony Award sarirako izendapena
- Candide (1956)
- Copper and Brass (1957)
- Clothes for the Summer Hotel (1980)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Anna Sokolow» International Encyclopedia of Dance.
- ↑ «Sokolow Theatre Dance Ensemble - Continuing the Legacy of Anna Sokolow» Sokolowtheaterdance.org.