Alcántarako zubia (Toledo)
- Artikulu hau Toledoko zubiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alcántarako zubia».
Alcántarako zubia (Toledo) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Toledoko probintzia |
Udalerria | Toledo |
Koordenatuak | 39°51′37″N 4°01′03″W / 39.8603°N 4.0175°W |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria |
Dimentsioak | 83 () m |
Gurutzatzen du | Tajo |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000214 eta RI-51-0009640 |
Alcántarako zubia (arabieraz: القنطرة al-qanţaratu, "zubia") Tajo ibaia gainean Espainiako Toledoko harrizko zubi historikoa da. Erromatarren garaian altxatu zen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubia erromatarren garaikoa da, Toletum sortu zenean. San Servando gazteluaren azpian eta Alcántarako atearen ondoan kokatuta. Kalte handiak pairatu zituen eta X. mendean berreraikia izan zen; egitura berriak aldaketa batzuk zituen, besteak beste, jatorrizko hiru arkuen ordez bi egin ziren eta hirugarrenaren ordez ferra arkua erakusten duen atetila bat egin zen.
Hirian sartzeko zubietariko bat zen eta, Erdi Aroan, derrigorrezkoa erromesenetzat. Alfontso X.a Gaztelakoaren garaian berriro ere kalte handiak izan zituen eta beharrezkoa izan zen berreraikitzea.[2] Orduan egin zen ekialdeko dorre handia. Errege Katolikoek zubia apaindu zuten; horregatik orman beren armarria ikus daiteke; armarri horrek bitxikeri bat du: granada falta da zeren eta izen bereko erresuma oraindik independentea zen.
Zubiak beste aldaketak ezagutu zituen geroago. Ekialdeko dorre handia desagertu zen eta haren ordez barroko estiloko garaipen arkua egin zen 1721ean. 1921ean estatuko monumentua izendatua izan zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zubiaren ferra arkua.
-
Zubia gaueko argiekin..
-
Zubiaren zolua.
-
Lehen planoan garaipen arku barrokoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Alcántarako zubiaren historia, kondairak eta argazkiak.