Edukira joan

Air Force One

Wikipedia, Entziklopedia askea
Air Force One hegazkina

Air Force One Ameriketako Estatu Batuetako presidentea barruan daraman Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadako edozein hegazkini aireko trafiko-kontrolak ezartzen dion izena. Presidentea barruan ez badago, hegazkin hori zibiltzat hartzen da. Ez da zuzena Air Force One izenak hegazkin espezifiko bakarra adierazten duela pentsatzea.

1990tik, presidentearen flota espezifikoki prestatutako Boeing 747 serieko bi hegazkinek osatu dute, isatsean VC-25A izendatzea eta 28000 eta 29000 zenbakiak ipinita. Bi hegazkin hauek, nahiz eta presidentea barruan ez izan, arrunki Air Force One bezala ezagutu eta izendatzen dira.

VC-25A hegazkinak 70 bidaiarirentzat du tokia, eta munduan bakarra da 4 tripulatzaile eraman ditzakeena.

Air Force One hegazkina Estatu Batuetako lehendakaritzaren eta bere boterearen ikur ospetsua da.

Franklin D. Roosevelt izan zen lehenengo presidentea bidaia ofizialak egiteko hegazkinak erabili zituena. Roosvelt, Bigarren Mundu Gerran hegazkinez joan zen Casablancako Konferentziara (Maroko, 1943). Ozeano Atlantikoa itsasontzian zeharkatzea baztertu zen, urpeko alemaniarren mehatxuagatik.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]