Edukira joan

Abadira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abadira
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaGadiformes
FamiliaGadidae
GeneroaPollachius
Espeziea Pollachius pollachius
(Linnaeus, 1758)

Abadira,[1] abalaioa[2] edo abarioa[3] (Pollachius pollachius) Gadiformes ordenako espezie bat da. Ohiko arraina da Bizkaiko golkoan, Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan.

Sabelaldea grisa du eta bizkarraldea arre-berdekara. Baraila irten xamarra du. Hiru bizkar-hegal bakandu ditu, bi uzki-hegal (lehenengoa zabala), sabel-hegal txikiak eta isats-hegal nahiko garatua. Espeziea 1200 cm luze izatera irits daiteke.

Arrain txikiz, zefalopodoz eta izkiraz elikatzen da. Gantz gutxiko arraina da, %1 inguru.

Hamar urte bizi daiteke, ur hotzetan, batez ere ingurune harritsuetan.

Abadiraren haragia bakailao haragiaren antzekoa da, zapore finagoa badu ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fundazioa, Elhuyar. «abadira» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  2. «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  3. Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]