Ab initio
Ab initio latinezko esaera bat da, latinismoa, eta hitzez hitz «Hasieratik» esan nahi du.[1] Erabilera orokorra du, hau da, testuinguru eta disziplina desberdinetan erabiltzen da.
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literaturan gertaera edo narrazio bat haisera-hasieratik azaltzea da; In media res, aldiz, beste une batetik hastea izango litzateke.
Zuzenbidean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legalki Ab initio zerbait hasieratik horrela dela adierazteko erabiltzen da,[2] ez epaitegia adierazitako unetik aurrera. Esaterako, jurisdikzio askotan, pertsona batek derrigortutako kontratu bat sinatzen badu, kontratu hori "nulo ab initio" gisa hartzen da.
Zientzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzietan (bereziki Fisikan eta Kimikan), kalkulu bat ab initio (edo «lehen printzipioetatik abiatuta») dela esaten da oinarrizko legeak eta ondo ezarritakoak soilik onartzen dituenean, kanpo utzita, adibidez, kanpo-parametroen taulak edo eredu sinplifikatzaileak.