1886ko Belgikako greba
1886ko Belgikako greba edo 1886ko gizarte matxinada 1886 urteko martxoaren 18tik 29ra Belgikan izandako langile matxinatuen greba izendatzeko erabiltzen da, batez ere, Lieja eta Hainautprobintzien industria-arroetan.
Matxinada gizarte-desberdintasunek eragindakoa izan zen, krisi ekonomikoaren testuinguru batean.[1].
Marko politiko zehatzik gabe, sortzen ari ziren sindikatuen harira, langileen lehen matxinada handia Belgika industrialean izan zen. Oldarraldia bortizki erreprimitu zen, dozenaka hildako eragiten matxinatuen artean.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1886an, Belgikan krisi ekonomiko larria igarotzen ari zen: soldaten jaitsiera zorrotzak, langabezi orokortua, egunero hamahiru orduko lan-jardunak lana zutenen artean , eta erabateko gizarte-politika eza,.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai horretan errolda-sufragioa indarrean zegoen Belgikan. Bakarrik zerga gehien ordaintzen zituzten gizasemeek zeukaten bozkatzeko eskubidea. Beste era batera esanda, biztanleen% 2k bakarrik zuten bozkatzeko eskubidea. Hortaz, langileek ez zuten hauteskundetan parte hartzeko eskubiderik, nahiko errenta ez zutelako errolda ordaindu ahal izateko. Urte hartan, alderdi katolikoa izan zen hauteskundeak irabazi zuena, alderdi liberalen aurka, garaiko beste alderdi handia.
Gizartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizi-baldintzak tamalgarriak ziren, hezetasuna etxeetan,infekzioak eta gaixotasunak azkar zabaltzen ziren eta gela bakarreko bizitokietan metatzen ziren familiak.
Langileen egoera ugazaben esku dago erabat. Nagusiek ahalmen osoa dute langileak hartu edo botatzeko, komeni zaienaren arabera merkatura egokitzeko eta ekoizpenetik ahalik eta gehienezko irabaziak lortzeko.Normalean, langileen etxebizitzen jabetza enpresarena da ere; hori zela eta, kanporatua izatean langileak ez zuen soilik lana galtzen, baizik eta etxebizitza ere. Gainera, ez zegoen inongo gizarte-laguntzarik eta langabetuen patua beste langileen edo burges aberatsen ongintzaren esku geratzen zen.
Lan jarduerak neketsuak dira, bai gizon, bai emakume eta haurrentzat. Ikatz meategietan topatzen dira 12 eta 14 urte baino ez dituzten gaztetxoak eguneko 12 ordu baino gehiago lan egiten, beren lehen beharrak asetzeko nahiko dirua irabazten ez dituztela.
Aldagai hauek eragingo dituzte langileen grebak Belgikan, 1886an. Langileek begirunea eskatzen dute. Maiz gaixotzen dira. Ia gurdi-abere gisa hartuak dira eta langile atzerritarrekin ordezkatuak, are lan baldintza okerragoekin. Zaila da lana aurkitzea. Bapateko soldata jeitsierak izaten dira, jasotzen diren unean ezagutuak. Eskatzen dute ere pentsio-funtsen tajuzko zuzenketa.
Grebak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lieja eta inguruetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 17an, talde anarkista batek kartel kopuru handi bar itsatsi zituen hango hometan, grebarako dei egiten langileei,. Kartel horiek langileen bizi-baldintzak nabarmentzen zituzten. Hona hemen horren adibide bat: " Jarraituko dugu gure emakumeak eta haurrak ogirik gabe uzten, dendak gainezka egite artean guk sortu dugun aberastasunekin. Betiko ez dugu onartuko goiko klasea gozatzea eskubide guztiak eta pribilegioak eta uko egingo diogu edozein bidegabekeriari eta edozein askatasun ezari jaten ematen dienentzat, klase ekoizlea ". Talde anarkista honek langileak ditu zituen ostegunerako, martxoak 18, Saint-Lambert plazan Paris comunaren , 15garren urteurrena ospatzen zenean hain zuzen.
Jules d'Andrimont, Liègeko alkate liberalak baimendu zuen manifestazioa, haren arabera, talde anarkistaren "eragina eta jarduera baitzen hain berria nola ahula". Hori zela eta, alkateak 22 polizia bidali zituen bertara.
Osteguna iristean, martxoak 18, elkartuko diren langileak espero zitekeen baino askoz gehiago dira. Milaka langile, gazte langabeak, emakumeak, batuko zaie anarkista taldearen deialdiari erantzuteko, Jean-Joseph Rutters eta Edward Wagener. Makina bat manifestarik oihukatzen zuten: "Gora Errepublika! ", " Gora Comunne ", " Gora langileria ! ", Marseillaise,.abesten zuren bitartean.
Manifestazioa hasi zen 19 tan ordu erdi bat iraun zuen istilurik gabe. Ondoren, 19: 30tan, langileak bildu ziren Saint - Lambert plazan. Asaldura sentitzen hasi zen bertan. Wagener, anarkista taldeko kidea, hitzaldi bat ematen hasi zen: "Herritarrok, langileok, hiriko kale aberatsenak zeharkatu berri duzue. Zer ikusi duzue ? Ogia, haragia, aberastasunak eta jantziak. Ondo ! Nork eman du hau ? Zuek ? (...) Goseak akabatua zaudete, jatekorik ez duzue, eta ezer ez duzue gorputz gainean. Ez ! ez ! Beno, koldarrak zarete ". Honako hitz hauek bigarren manifestazioa hasi zenHiruzpalu mila manifestari inguru, poliziak inguratuta, gendarmeria, hiritar guardia (burgesen milizia) eta zalditeria. Aberatzen auzotik pasatzean, dendak arpilatu zituzten, Oraingo honetan 10 minutu baino gutxiagotan denda leihoak apurtu ziren, haurrak harriak bota zituzten zabaldutako dendetan, ondasunak lapurtu, petrolioari su eman eta zalditeriaren aurka bota zuten.
Poliziak ez zuen esku hartzeko astirik izan..
Ondoren, 20:30tan, udal-agintariak bildu ziren udaletxean. Alkateak, Andrimont jaunak, jendarmeak eta ehiztari konpainia bat bidali zituen, "Arrantzaleen kaia"ra (gaur egun, Édouard Van Beneden), Delcour plaztik gertu beste edozein liskar saihesteko. Borrokak gertatzen dira eta manifestariak inguruko kaleetara abiatzen dira. Gutxi gora behera 500 manifestari elkartzen dira hiriaren erdigunean, non lapurretak eta indarkeria hartu dute leku.
Gero, 21: 30tan, jendarmeak eta alkatea Saint-Lambert plazara iritsiko dira, non txisturak eta ohiuak jaso zituzten. Atxiloketak izan ziren, Liskarrak eta lapurretak gau osoan izan ziren: 17 zauritu, horietatik 6 agente, 104-eraikin kaltetuta . Wagener eta beste 46 pertsona atxilotu zituzten. Hurrengo egunean, lasaitasuna itzuli zen.[2].
Gertaera hauekin inongo lotura zuzenik gabe, hurrengo egunean, Colliery de la concordeko meatzariak, Jemeppe-sur-Meuse-n lana gelditu zuen, soldata igoera eskatzen.
Martxoaren 20an, lan geldialdiak jarraituko dute Ougré, Seraing, Flemalle eta Tilleurraino, armada mobilizatu arren taldeen bilketa espontaneoa eragozteko. Baina grebak zabaldu eta gehiago handitu zen indarkeria ,. Ordena mantendu nahian eta liskarrak saihesteko ibaiaren ertzen arteko komunikazioa eten egingo da eta bakarrik alkateak emandako baimenaren bidez pasa ahal izango da. .
Egoerari aurre egiteko agintariek mota guztietako errefortzuak ekarri zituzten kanpotik: Brusela, Namur, Lovaina, Waremme, Aywaille, Louveigné, Limburg, eta Luxenburgotik. " Benetazko armada txiki bat osatua " Frans van Kalken historialariaren arabera.Seraing urmaelan, 120 gizonek zalditeria osatzen zuten. Seraing tokia, setioa egoeran geratzen da. Armada eta gendarmerieak okupatzen dituzte toki estrategikoak : erakundeen eraikinak, tren-geltokiak, ikatz biltegiak, trenbide-pasaguneak.
Jartzen dira, distantzia jakin bat elkarrengandik jabego eta industria handien segurtasuna bermatzeko. Baina zaila da segurtasuna da ezartzea, talde anarkistak, 100-150 pertsonak osatuta etortzen baitira tokiak suntsitzekoLarunbatetik iganderako gauan, lapurretak izan zireb Jemeppe, Tilleur eta Saint-Nicolas. Hemen, etxeak eta dendak arpilatu eta lapurtu zituzten. Indar armatuak ez dira nahiko, laguntza iritsiko zaie hainbat tokietatik: Namur, Leuven eta Lieja. Igande arratsaldean, bilera bat ospatu zen Seraingen. Leermansek, udal kontseilaria, hitzaldi bat eman zuen sufragio unibertsalaren alde. Era berean, langileei liskarrak gelditzeko eskatu zien.
Mugimendu hauen ostean hainbat agindu ezarri ziren. Kalera ematen zuten leihoak eta ateak itxita egon behar zuten, ezin izango zen askatasunez ibili aurrerantzean, alkatetzaren baimena beharrezkoa zen, tabernak 19tarako itxi behar zuten. Hala eta guztiz ere, grebak hedatu ziren ikatztokietan.[3].
Hainaut
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 25ean Charleroi hirian, hasi zen greba Fleurus Egur baso komunalean, langileak kexu ziren bezperako soldatagatik, ez baitzuten ikusten soldata hobekuntzarik. Goizean goiz, 190 langile atera ziren ikaztegitik eta Societé du Nord de Gilly aldera abiatu ziren. Beste langile askok jarraitu zuten lanean eta baziren ere etxean geratu zirenak. Grebalari taldeak saiatu ziren langile guztiak batzen grebara. Indarkeria izan zen. Grebalariek mehatxatu zuten lanean jarraitu nahi zuten langileak, sokak moztuko zutela esanez eta irteera eragotziko zietela. Arratsaldeko 15ak aldera, mugimenduak 500 600 pertsona inguru bildu zituen. Orduan 30 atxiloketa inguru izan ziren.
1886ko Martxoaren 26an Charleroi arroko ikazkinek beren jarduera utzi zuten. Kontzentrazio bat izan zen 9etatik aurrera Gilly plazan, non mila pertsona erantzun zioten deialdiari. Gehienak armaturik etorri ziren objektu arriskutsuak esku artean ekarrita. Robert izeneko lantegia eta Brasseur bieira lantegiak geldiarazi eta arpilatu zituzten, ondoren makineria suntsitu zuten parte hartu zuten langabetuek. Liskarrak eskualean zabaldu ziren eta gertaera bandalikoak lantegietan eta jauregietan jazo ziren, Baudoux jaun-andrearen gazteluan kasu, non upategiko ardoak eta etxeko altzairuak eta zetazko jantziak lapurtu zituzten. Ondasunak suntsitzeko saio gehiago ere izan ziren etxe eta dendetan. Azkenean, armada bidali zuen gobernuak eta bost hildako eta dozenaka zauritu izan ziren armen eraginez. Hurrengo egunean, martxoaren 27an, setio egoera ezarri zen eta baimendu zen nor bere burua armaz defendatzeko aukera. Horretaz baliatuta, burgesek ehiza eskopetak eta pistolak hornituta, patruilak antolatu zituzten. Dozena bat pertsona hil ziren Rooux-en. Gero beste hogei manifestari hil zuten eta ehundaka zauritu. Martxoaren 30ean hiletak izan ziren.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grebak berezko helburuak lortu ez bazuen ere, Lanaren inguruko batzorde bat sortu zen Belgikako Legebiltzarrean eta horren ondorioz Lan harremanak arautzen hasi ziren.[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez)Joseph Franck, « 'Une jacquerie industrielle' comme action para-politique : l'insurrection belge de 1886 », Revue de l'institut de sociologie, 1975, 0rr. 163-193
- ↑ (Frantsesez) Marinette Bruwier, Nicole Caulier-Mathy, Claude Desama, Paul Gérin, 1886, La Wallonie née de la grève ?, colloque organisé à l’Université de Liège les 29 octobre, 14 et 29 novembre 1986, Argitaletxea: Labor, 1990, or. 45-47.
- ↑ (Frantsesez) Daniel Pector, « Le soulèvement populaire » dans Daniel Pector et al., 1886, la révolte des damnés de la terre ! : Le soulèvement ouvrier de mars 1886 dans les pays de Liège et Charleroi, Charleroi, Le Progès, 1886, orr. 33.
- ↑ (Frantsesez)Deneckere, Gita (2010). Les Turbulences de la Belle Époque, 1878-1905. Nouvelle histoire de Belgique. Brussels: Le Cri Éd. ISBN 978-2-8710-6544-9. 53 orr.