Østfold
Itxura
Østfold | |
---|---|
Norvegiako konderria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Norvegia |
Eskualdea | Ekialdeko Norvegia |
ISO 3166-2 kodea | NO-01 |
Hiriburua | Sarpsborg |
Geografia | |
Koordenatuak | 59°N 11°E / 59°N 11°E |
Azalera | 4.182 km² (%1,28 - 17.a) |
Demografia | |
Biztanleria | 267.039 bizt. (%5,61 - 6.a) |
Dentsitatea | 66 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
www.ostfold-f.kommune.no |
Østfold, Norvegia hegoekialdeko konderri bat da, 4182 kilometro karratuko hedadura eta 258.542 biztanleko biztanleria duena. Akershus konderriarekin eta Suediarekin muga egiten du iparrekialdean. Hiriburua, Sarpsborg da.
Osloko fiordoaren bazterrean dago. Muinoek izurtutako eskualde bat da (240 eta 300 metro arteko muinoak. Iparraldean eta ekialdean, baso trinkoz estalia dago. Ontziolak, industria kimikoak, galletenak, zurarenak eta paperarenak ditu. Eskualde turistiko bat da.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]18 udalerritan (norvegieraz Kommuner) banatua dago:
- Aremark
- Askim
- Eidsberg
- Fredrikstad
- Halden
- Hobøl
- Hvaler
- Marker
- Moss
- Rakkestad
- Rygge
- Rømskog
- Råde
- Sarpsborg
- Skiptvet
- Spydeberg
- Trøgstad
- Våler