Edukira joan

Rahima Moosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:17, 31 abuztua 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Rahima Moosa

Bizitza
JaiotzaLurmutur Hiria1922ko urriaren 14a
Herrialdea Hegoafrika
Heriotza1993ko maiatzaren 29a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaTrafalgar High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Rahima Moosa (Strand, Lurmutur Hiria, 1922ko urriaren 14a - 1993ko maiatzaren 29a) Hegoafrikako Kongresu Indiarreko kide izan zen eta ondoren Afrikako Kongresu Nazionaleko kide. Ezaguna da 1956ko abuztuaren 9ko emakumeen ibilaldian izan zuen rolagatik; geroago, Hegoafrikan eta Namibian emakumearen borrokaren aldeko Elkartasunaren Nazioarteko Eguntzat hartua. Moosa, halaber, Cape Town Food and Canning Workers Union-eko ordezkari sindikala izan zen.

Rahima Moosaren etxea Johannesburg-en.

Rahima Moosa Strand hirian jaio zen, 1992an, ahizpa biki batekin. Giro musulmanean hazi zen eta hiri horretako 6. barrutiko Trafalgar High School eskolan hezi zen, nahiz eta eskola goiz utzi zuen.[1][2] Fatima ahizparekin batera apartheidaren aurkako kanpaina egin zuen. Rahima ordezkari sindikala izan zen, eta 1951n Hassen “Ike” Mohamed Moosa militantziako lankidearekin ezkondu zen. Johannesburgera joan eta lau seme-alaba izan zituzten.[1] Biek aktiboki parte hartu zuten Hegoafrikako Kongresu Indiarrean eta geroago Afrikako Kongresu Nazionalean.[2] Biltzarren Aliantza (1955) eta Askatasun Gutuna ere antolatu zituzten. Rahima, Sophia Williams-De Bruyn, Helen Joseph eta Lillian Ngoyi izan ziren, besteak beste, 1956ko abuztuaren 9an 20.000 emakumek Txartelen Legea zabaltzearen aurka egindako martxaren buru. Gaur egun, Hegoafrikan eta Namibian emakumearen borrokaren aldeko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, jardunaldi horren omenez.

Rahima Moosa erregimenak zelatuta zuen, 1960ko hamarkadan bihotzekoak jota egon arren. 1993ko maiatzaren 26an hil zen, 1994ko Hego Afrikako hauteskunde orokorrak baino urtebete lehenago, eta apartheidaren amaiera sendotu zuen. Senarrak eta seme-alabek aktibo jarraitu zuten Afrikako Kongresu Nazionalean Rahima hil ondoren ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Rahima Moosa. South African History Online.
  2. a b Meer, Fatima. Rahima Moosa Lecture: Appreciation and Speech by Prof Fatima Meer. dac.gov.za.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]