Edukira joan

Ekain (leizea)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekain
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDeba
Koordenatuak43°14′12″N 2°16′32″W
Ezaugarriak
BisitagarriaEz
MargoakBai
AztarnakBai
Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Animalia-asoziazioa Ekain leizeko panel handian, Leroi-Gourhanen paradigmaren arabera

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 310
Kokalekua  Euskal Herria
 Espainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta.

1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideek.

Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan koben erreplikak daude; han, pinturen kopiak ikusgai daude.

2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.

Galeriak

Lau galeria daude, gai banari eskainiak:

  • Zaldiei: zaldiak irudikatzen dituzten hemeretzi pintura ditu.
  • Ahuntzei: ahuntz bat, bi orein eta izokin bat ditu.
  • Hartzei: bi hartz margotuta daude.
  • Azken zaldiei: azkenik, zazpi zaldi ageri dira.

Ekainberri

2008ko irailean Zestoan bisitagai zabaldu zuten Ekainberri Zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena[1].

2009ko ekainerako, Ekain Fundazioko idazkariak, Pilar Azurmendik aurreko urrian haitzuloaren erreplikak ateak ireki zituenetik, 31.000 mila bisitari bertatik igaro direla adierazi zuen. [2]

Franko-kantauriar artearen eremua, Madeleine aldian.

Marrazten zituzten animaliak jaten al zituzten?

Ikerketa osoak frogatu du labar-arteak ehiza ez zuela helburu, marraztutako faunak ez baitu loturarik leizetan aurkitutako hondakinekin. Zenbait haitzulotan, Ekainen hain zuzen ere, zaldi pinturak gai nagusia bada ere, ahuntza zen espezie ehizatuena[3].

Fauna Ekain haitzuloan
pintatua
Ekain haitzuloko
Goi-Madeleine aldian
ehizatua
Zaldia 60 % ± 0,5 % ±
Bisontea eta uroa 20 % ± 1 % ±
Ahuntza 10 % ± 65 % ±
Oreina 5 % ± 4 % ±
Hartz arrea 5 % ±
Errinozeroa 5 % ± 0,5 % ±
Arraina 5 % ±
Leize-hartza 0,5 % ±
Elur-oreina 2 %
Sarrioa 4 % ±
Orkatza 1 % ±

Ekain, zaldiaren santutegia

Antza, Ekain zaldiei eskainitako santutegi bat izan zen. Denera, bertan ugaztun horren 34 marrazki aurkitu dira, bertako animalien errepresentazioen erdia osatzen dutenak, eta koloreei zein beste zenbait ezaugarriri dagokienez, hainbat itxuratakoak dira. Batzuek Przewalski zaldiak dirudite eta beste batzuek, tarpanak. Tarteko itxura duten zaldiak badira halaber. André Leroi-Gourhan arkeologoak “Kuaternarioko artearen zaldi multzorik perfektuena” esanez definitu zituen Ekaingo labar pinturak.

Ekaingo harpeko gelarik zabalenean, forma bereziko harkaitz bat dago. “Santutegira” sartu orduko ikusten den lehen forma harkaitz horixe da eta zaldi baten buruaren itxura duela esan daiteke. Garai bateko gizakiek Ekain zaldiari eskainitako santutegitzat aukeratzeko arrazoia bide da hori.

Barandiaranek berak bere lanetan labar-artea eta euskal mitologiaren zaldiaren inguruko zenbait sinesmenekin lotzen zituen.[4]

Sakontzeko, irakurri: «Zaldia euskal mitologian»

Irudiak

Erreferentziak

  1. Ekainberriko irikiera Berrian[Betiko hautsitako esteka]
  2. Bisitarien kopurua 2009.en urtean Berria[Betiko hautsitako esteka]
  3. Altamirako Herri Museoa eta Ikerketa Zentroa
  4. (Gaztelaniaz) Jose Miguel Barandiaran. Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa