Ferapontoven monasterioa
Ferapontoven monasterioa | |
---|---|
Ферапонтов Белозерский монастырь | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Vologda oblasta |
Municipal district | Kirillovsky District |
Rural settlement in Russia | Ferapontovskii rural village |
Herrixka | Ferapontovo |
Koordenatuak | 59°57′23″N 38°34′03″E / 59.956389°N 38.5675°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1398 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Elizbarrutia | Diocese of Vologda (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Russian architecture (en) |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i) eta (iv) |
Erreferentzia | 982 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Ferapontoven monasterioa (errusieraz: Ферапонтов монастырь) Vologda oblasteko monasterio ortodoxoa da. Herrialdeko Erdi Aroko artearen ikur nabarmenetariko bat denez, Unescok 2000an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Ferapontovek monasterioa sortu zuen 1398an Belozeroko San Ziriloren omenez egindako Kirilo-Belozerski monasterioaren ekialdean. Monasterioa, Ziriloren dizipulu zen San Martzinianorekin hasi zen ezagutzen, 1447an Hirutasunaren eta San Sergioren Lavraren abade bihurtuko zena.
Ivan III.aren familiako kideek monasterio ortodoxo hau babestu zuten. Rostoveko maisuek eraikin zaharrena, Ama Birjinaren Natibitatearen katedrala (1490), eraiki zuten. 1490eko hamarkadan Errusiako iparraldean eraikitako hiru katedraletan hobekien zaindutako eraikina da. Barruko horma guztiak, Dionisiok margotutako freskoekin estalita daude.
1530eko hamarkadan, diruzaintza, jangela eta Deikundearen eliza gehitu zizkioten, kanpandorre batez errematatua. Garai hartan monasterioak Ivan IV.aren arreta berezia zuen, baita inguruko 60 herri ere. Tsarrak berak maiz bisitatzen zuen monasterioa erromes soil gisa.
1614an, Garai Gatazkatsuan, poloniarrek monasterioa arpilatu zuten. Berreraikitzean, San Martzinianoko elizak (1641), eliza barbakana bat (1650) eta kanpandorre bat (1680) ere eraiki zituzten. Elizako kanpandorreko kanpaiak, 1638koak, Errusiako zaharrenak direla esaten dute.
Monasterioak, pixkanaka-pixkanaka, bere garrantzi erlijiosoa galdu zuen, eta erretiro-leku bihurtu zen, edo, Nikon patriarkaren kasuan bezala, erbesteratze-leku klero ospetsuarentzat. Paulo I.ak 1798an itxi zuen. 1904an komentu bezala berrezarri zuten, hogei urte beranduago boltxebikeek itxi zuten eta 1975ean museo bihurtu zen.
Museoa Errusia iparraldeko parke nazionalaren parte da 1991tik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) UNESCO Culture Sector. Ensemble of the Ferapontov Monastery. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Errusian | ||
---|---|---|
Kolomenskoieko Jasokundearen Eliza • Kremlin eta Plaza Gorria • Novodevitxi komentua • Trinitatearen eta San Sergioren monasterioa • Vladimir eta Suzdaleko Monumentu Zuriak • Yaroslavleko erdigune historikoa • Mendebaldeko Kaukaso • Kurlandiako istmoa2 • Ferapontov monasterioa • Kizhiko Pogosta • Komiko baso birjinak • Novgorodeko erdigunea eta Santa Sofia katedrala • San Petersburgoko erdigune historikoa eta inguruak • Solovetski Uharteak • Struveren arku geodesikoa3 • Kamtxatkako sumendiak • Sikhote-Alin • Wrangel uhartea • Altai mendi urrekarak • Baikal aintzira • Uvs Nuur arroa4 • Kazango Kremlina • Derbenteko zitadela, antzinako hiria eta harresitutako erakinak
|
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |