Edukira joan

Egiptoko XXII. dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
ZabesBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:50, 29 urtarrila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko XXII. dinastiak K.a. 945etik K.a. 715 arte iraun zuen, Egiptoko Hirugarren Tarteko Aroan. Dinastia honetako azken gobernariak Egiptoko XXIII. dinastia, Egiptoko XXIV. dinastia eta Egiptoko XXV. dinastiako dignatarioen garaikideak dira.

Egipto domeinatu zuen libiar jatorriko dinastia bat da, XXIII, XXIV, eta XXV. dinastien garaikidea. Jada Niloren deltan finkatuta zegoen mashauash tribuko libiarrekin ezarri zen, Psusenes II.a erori ondoren Sheshonq I.ak boterea hartu eta bere burua faraoi izendatu zuenean.

Dinastia honetako erregeak Amon jainkoaren babespean jarriko dira (euren titulaturetan nabarmen ikus daitekeena, Mery-Amon "Amonen maitea" askorekin) eta euren boterearen zati bat Tebaseko Amonen Apaiz Gorenei emango diete. Ramses II.ak ordezkatutako iragan loriatsua ere oroitarazten dute, eta dinastia honetako errege ugarik eramango dute Ramsesen koroaketa izena, Usermaatra "boteretsua da Raren justizia (Maat)", Sheshonq I.arekin hasiz.

Libiar hauek ez dituzte sekula euren ohiturak osorik galduko: feudo mota batzuk, jefatura moduko batzuk ezarri zituzten Niloren delta osoan errege familiako kideentzat. Behe Egipto hala banatzen da familiako pertsona batek dinastia garaikide bat sortzen duen arte, Egiptoko XXIII. dinastia.

Beste tribu libiar bat Libustarrak, deltaren mendebaldeko zatian finkatzen da dinastia honen erdialde inguruan, Sheshonq III.a errege zela. Ziuraski Egiptoko XXIV. dinastiaren jatorria da. Batzuetan, dinastia hau bubastza jotzen da (Bubastis herriagatik), baina, dinastia honen sortzailearen hiria zen arren, eta Basteten tenplua bazuen ere, dirudienez, errege jauregia Tanisen zegoen, non dinastia honetako erregeen hilobiak aurkitu ziren.

Aldi honetan zehar, hiriburu administratiboak Menfisen jarraitzen zuen. Tenpluak Egiptoko Inperio Berriaren errege dohaintzekin aberastu zirenak, Egipto guztiaren ezinbesteko lotura bihurtu ziren, Egiptoko XX. dinastiaren amaiera aldera errege boterearen gainbeheratik. Instituzio aldaketen bidez egiptoar munduaren ohiko ikuspegiarekin lotuta zegoen ordena kosmikoaren bermatzaile funtzioa hartu zuten.

Garai honetan teologiaren esparru berriak garatu ziren, jainko haurren gurtza kasu, egiptoar unibertsoko ziklo handien berrikuntza ahalbidetzeko. Era berean, jainko eta gizakien arteko bitartekari garrantzitsuenak bezala agertzen dira, debozio pertsonalaren garapenaren testuinguruan. Sagaratutako animalien gurtzaren gorakada nabarmena eboluzio hauen artean ulertzen da, orakuluaren praktika ofiziala eta arlo pribatuan izan zuen hedapena bezala.

Libiarrek kleroaren babesa ziurtatu zuten, errege botereak zorrozki errespetatu zituelarik betebehar erlijioso tradizionalak: tenpluen aldeko monumentu eraikitze politika bat berrezarri zuten, batez ere Bubastisen, baina baita Karnak, Heliopolis, Abidos, Hermontis eta Taniseko santutegi handietan ere, azken honek iparraldeko hiriburua izaten jarraitzen duelarik.

Aro honetako arteak, subirauek ramesidar garaiko neurri handietara iristeko zuten borondatea erakusten du, arkitektura zein eskulturan. Kalitate handiko brontzearen arte bat garatzen da, horren adibide Karomama Gurtzaile Jainkotiarraren Estatua delarik.

XXII. dinastia antzinako testuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manetonek, Julio Afrikanoren arabera Sintzelo monjearen bertsioan, XXII. dinastia Bubastiseko bederatzi erregez osatua egon zela dio: Sesonjis, 21 urteko erregealdia izan zuena, Osorton, 15 urteko erregealdia izan zuena, beste hiru errege, hiruren artean 25 urteko erregealdia izan zutelarik, Takelotis, 13 urteko erregealdia izan zuena eta beste hiru errege, hiruren artean 42 urteko erregealdia izan zutelarik, eta, orotara, dinastiak 120 urteko erregealdia izan zuen.

Eusebio Zesareakoak XXII. dinastia Bubastiseko hiru erregek osatu zutela dio: Sesonjosis, 21 urteko erregealdiarekin, Osorton, 15ekoarekin, eta Takelotis, 13koarekin. Orotara, 49 urte.

XXI, XXII, XXIII, XXIV eta XXV. dinastiek Egiptoko Hirugarren Tarteko Aroa osatzen dute.

Dinastia honetako faraoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Osorkon II.aren Triada. Louvre.
Izen arrunta Nesut-Bity izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
(± 50 urte)
Sheshonq I.a Sesonquis I Hedyjeperra Sheshonq K.a. 945-K.a. 924
Osorkon I.a Osorcon I Sejemjeperra Osorkon K.a. 924-K.a. 889
Sheshonq II.a Sesonquis II Heqajeperra Sheshonq K.a. 890 - K.a. 890
Takelot I.a
Tacelotis I
Usermaatra Takelot K.a. 889 - K.a. 874
Osorkon II.a Osorcon II Usermaatra Osorkon K.a. 874 - K.a. 850
Horsiese I.a Harsiese I Hedyjeperra Horsiese K.a. 870 - K.a. 860
Takelot II.a Tacelotis II Hedyjeperra Takelot K.a. 850 - K.a. 825
Sheshonq III.a Sesonquis III Usermaatra Sheshonq Petubastisen erauzketa K.a. 818an K.a. 825 - K.a. 773
Pamiy
Pimay
Usermaatra Pamiy K.a. 773 - K.a. 767
Sheshonq V.a Sesonquis V Aajeperra Sheshonq K.a. 767 - K.a. 730
Osorkon IV.a Osorcon IV Aajeperra Osorkon K.a. 730 - K.a. 715

Amonen Apaiz Gorenak Tebasen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebasen egoitza zuten Amonen Apaiz Gorenak honakoak izan ziren:

Izen arrunta Tronu izena Jaiotza izena Iruzkinak Apaiztza
(± 50 urte)
Iuput
Iuput (A)
Iuput - Meriamon K.a. 944-K.a. 924
Sheshonq (II)
Sheshonq (A)
Heqajeperra Setepenra Sheshonq Meriamon Ondoren Sheshonq II.a K.a. 924-K.a. 894
Juwelot Iuwelot K.a. 894-K.a. 884
Nesbanebdjedet III.a Nesbanebdyedet K.a. 884-K.a. 874
Horsiese I.a
Harsiese (A)
Hedyejeperra Setepenamon Horsiese Meriamon K.a. 874-K.a. 860
...du/au...
...du/aut...
(ezezaguna) K.a. 860-K.a. 855
Nimlot II.a
Nimlot (C)
Nimlot K.a. 855-K.a. 845/0
Osorkon
Osorkon (B)
Osorkon Ondoren Osorkon III.a izan zen K.a. 840-K.a. 785
Horsiese II.a
Harsiese (B)
Horsiese K.a. 835-K.a. 800
Takelot
Takelot (F)
Takelot K.a. 800-K.a. 775

XXII. dinastiaren kronologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian agertzen diren egiptologoek estimatutako kronologia:


Aurrekoa
Egiptoko XXI. dinastia
Egiptoko dinastiak
Egiptoko Hirugarren Tarteko Aroa
Ondorengoa
Egiptoko XXIII. dinastia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]