Edukira joan

Esne-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esne-belar
Euphorbia amygdaloides
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaEuphorbiaceae
SubfamiliaEuphorbioideae
Generoa Euphorbia

Esne-belarra Euphorbiaceae familiako eta Euphorbia generoko landareen izen arrunta da. Mundu osoan banaturik dago, batez ere, eskualde tropikal eta subtropikaletan.

Ezaugarri orokorrak

Oso genero handia eta dibertsoa da. 2.000 espezie baino gehiago daude. Asko belarkarak dira, baina zuhaixkak, zuhaitzak eta zukutsuak ere daude. Gehienek izerdi esnekara (latex) narritagarria, batzuetan oso pozoitsua, daukate.

Infloreszentzia berezia dute: ziatioa. Bai lore arrak baita emeak ere periantio gabeak dira. Hau da, sexu organoak biluzik daude, inguratzen dituzten petalorik gabe. Lore eme bakoitzaz lore ar txikiz osaturiko 5 multzoz inguratuta daude.[1]

Erabilpenak

Esne-belarren latexa azaleko garatxoak eta maskurak kentzeko erabiltzen da[2]. Pazko lorea (Euphorbia pulcherrima) eguberrietan merkaturatzen den landare apaingarria da.

Espezie hautatuak

Erreferentziak

  1. Fundazioa, Cristina Enea. Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).
  2. Argia.com: Esne-belarra Jakoba Errekondoren artikulua.
  3. E. balsamifera. Flora de Canarias.
  4. E. canariensis. Flora de Canarias.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esne-belar Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Euphorbia