Edukira joan

Gianni Versace

Wikipedia, Entziklopedia askea
CommonsDelinker (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:26, 8 azaroa 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Gianni Versace

Bizitza
JaiotzaReggio di Calabria1946ko abenduaren 2a
Herrialdea Italia
HeriotzaMiami Beach1997ko uztailaren 15a (50 urte)
Hobiratze lekuaMoltrasio
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaAndrew Cunanan (mul) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, diseinatzailea, jantzi-diseinatzailea, moda-diseinatzailea eta jostuna
Jasotako sariak

versace.com
IMDB: nm0894899 Allocine: 37901 Rottentomatoes: celebrity/gianni_versace
Find a Grave: 4607 Edit the value on Wikidata
1=Gianni Versace S.p.A. logo

Gianni Versaceren logoa
Versaceren boutiquea Milanen (Italia).

Gianni Versace (Reggio Calabria, Calabria, 1946ko abenduaren 2a - Miami Beach, 1997ko uztailaren 15a) italiar diseinatzailea izan zen. XX. mendeko azken hogeita bost urteetako modaren munduko diseinatzaile handienetako bat. Italiako prêt-à-porter delakoaren jaiotzaren protagonista nagusia izan zen.

Gaztetan amaren tailerrean aritu zen lanean, eta 1972. urtean Milana joan zen, Genny, Complice eta Callaghan etxeekin lan egitera. 1970eko hamarraldiaren bukaeran Complice etxeak new romantic estiloa sortu zuenez geroztik, moda dotorea moda informalarekin eta emakumezkoarena gizonezkoarenarekin nahasten eta batzen saiatu zen buru-belarri. Bere jantzietan zeta, larrua, metala eta plastikoa erabili zituen, oihal estanpatuak, brodatuak eta erliebezko apaindurak. Tradizioa kontuan hartzen bazuen ere, Versacek ez zuen itzulera nostalgiko bat proposatzen, janzkera berezi eta konplexua baizik, Estatu Batuetako eragina eta gazteen kultura kontuan hartuko zituena. Bestalde, antzerki-lanetarako jantziak prestatu zituen, batez ere Maurice Béjarten balleteko dantzarientzat, eta osagaiak, lurrinak, azpiko arropa eta haurrentzako arropa ere egin zuen. 1997ko uztailean Miamiko bere etxe aurrean hil zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gianni Versace Aldatu lotura Wikidatan