Edukira joan

Lawrence Venuti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fadesga (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:30, 9 ekaina 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Lawrence Venuti

Bizitza
JaiotzaFiladelfia1953ko otsailaren 9a (71 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Temple University (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, itzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak

Lawrence Venuti (Filadelfia, 1953ko otsailaren 9a) itzulpengintzaren teorialari eta kritiko estatubatuarra da, itzulpenaren historialaria eta italiera, frantses eta katalanetik itzultzen du. Ingeles irakaslea Temple Unibertsitatean, Filadelfian.

Filadelfian jaio zen eta Templeko Unibertsitatean graduatu zen 1974an. Urte luzez bizi izan zen New Yorken. 1980. urtean ingeles ikasketetako doktoretza amaitu zuen Columbiako Unibertsitatean. Urte berean, Renato Poggioli Itzulpen Saria irabazi zuen Barbara Albertiren Delirium eleberriaren bere itzulpenari esker. [1]


Gaur egun Venuti irakaslea da Temple Unibertsitatean. Beste zenbait unibertsitatetan ere eman ditu klaseak, hala nola Pennsylvaniako Unibertsitatean, Princetoneko Unibertsitatean, Columbiako Unibertsitatean, Trentoko Unibertsitatean, Mainzeko Unibertsitatean, Barnard Unibertsitatean, eta Belfasteko Queen´s Unibertsitatean. Egunkari hauetako editorialetako kide da: Reformation: The Journal of the Tindale Society, The Translator: Studies in Intercultural Communication, TTR: traduction, terminologie, rédaction, Translation Studies, Target: An International Journal of Translation Studies eta Palimpsestes. 1998an The Translator-eko ale berezi bat argitaratu zuen, beren-beregi itzulpengintza eta gutxiengoari eskainia. Bere itzulpen proiektuek honako erakunde hauek emandako sariak eta diru-laguntzak eskuratu dituzte: PEN American Center (1980), Italiako gobernua (1983), National Endowment for the Arts (1983,1999) eta National Endowment for the Humanities (1989). 1999an Vic-eko Unibertsitatean (Espainia) itzulpen ikasketei buruzko Fullbright Senior Lectureship bat eman zuen. 2007an Giza Zientzietako Guggenheim Beka jaso zuen Giovanni Pascoliren poesia eta prosa itzultzeagatik. 2008an Ernest Farrésen Edward Hopper: Poemsen itzulpenagatik Robert Fagles itzulpen saria irabazi zuen.

Teoria eta kritika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venuti traduktologo ezaguna da, eta itzulpenaren teorian eta praktikan zentratu izan da. Itzulpengintza Teoria modernoaren figura kritikoena da, eta korronte/ ildo nagusitik nabarmen bereizten da. Askotan kritikatu izan du itzultzailea figura ikusezina dela. Itzulpen kritikan modu n jardun du itzultzen hasi zenetik.

Bere The Translator’s Invisibility: A History of Translation, argitaratu zenean, eztabaida askoren iturria izan zen. Hor, Venutik itzulpengintza amerikarraren egoera aztertzen du hasieratik, eta bertatik konklusio bat ateratzen du: jatorrizko testuaren kultura ezabaketa nabaria da itzulpenetan. Venutik kritikatzen zuen jatorrizko testuko berezko ezaugarriak zein kultura ezabatzen direla, eta horrela bigarren “testu original” bat, edo “testu berri” bat egiten dela.

Horrengatik, Venutik itzulpen etxekotuaren eta itzulpen arroztuaren kontzeptuak proposatzen ditu; bi estrategia horiek aditzera ematen dute zer-nolako joera duen itzulpenak xede-testuko kultura egokitzeko, eta beraz zenbaterainoko galera dakarkien jatorrizko testuaren ezaugarriei. Etxekotze-estrategiaren ordez, Venutik arrozte-estrategia aldarrikatzen du, aurretik Friedrich Schleiermacherrek aurkeztutakoa. Estrategia horren arabera, xede-testuaren irakurleak esfortzua egin behar du; izan ere, itzultzaileak kalkoak eta hitz eratorriak erabiltzen ditu jatorrizko testuko elementu eta ezaugarriak ez aldatzeko, eta irakurlearenk lana egin behar du ondorioz testura gerturatzeko. Binomio horren bitartez, Venutik itzultzailearen itzulpena bortxakeria etnozentrikoan oinarritzen dela salatzen du.

The scandals of translation lanean aurreko saiakerako edukia berriz aztertu eta angloamerikarren itzulpengintzaren egoeran sakontzen du Venutik. Hainbat arlo korapilatsuetan muturra sartzen du, hala nola, copyrighta ezarri osteko arazoetan, itzultzailearen lanaren balorazio ezan, eta itzulpen politiketan.

  • Our Halcyon Dayes: English Prerevolutionary Texts and Postmodern Culture (1989)
  • The Translator's Invisibility: A History of Translation (1995) [2]
  • The Scandals of Translation: Towards an Ethics of Difference (1998)
  • Rethinking Translation: Discourse, Subjectivity, Ideology (1992)
  • The Translation Studies Reader (2nd ed. 2004) (itzulpengintzaren teoriaren sarrera bat, hasi zenetik gaur egun arte)
  • Encyclopedia of Translation Studies (1998) (laguntzaile)
  • Oxford Guide to Literature in English Translation (2000)(laguntzaile)
  • Restless Nights: Selected Stories of Dino Buzzati (1983)
  • Fantastic Tales (1992) Iginio Ugo Tarchetti.
  • Breath: Poems and Letters (2002) Antonia Pozzi.
  • Italy: A Traveler’s Literary Companion (2003).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]