Edukira joan

Shoegaze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:16, 29 maiatza 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Shoegaze
Sorrera1980. hamarkadatik aurrera.
SorlekuaErresuma Batua
HedapenaErresuma Batuan nahiko, Ameriketako Estatu Batuetan gutxi.
Instrumentuakgitarra (elektrikoa/akustikoa), baxua, bateria, sintetizadorea eta ahotsa.

Shoegaze estiloa (jatorriz Shoegazing) rock alternatiboaren azpigeneroa da. Erresuma Batuan 1980 urtetan sortu zen baina bere arrakasta nagusia 1990 eta 1991. urtetan eman zen. Izena prentsan sortu zen: horrelako taldeen partaideek lurrari begira jotzeko ohitura zuten, publikoari begiratu gabe, eta hortik izena zeren eta ingelesez "zapateei tinko begiratzen" esan nahi baitu "shoegaze" hitzak. Musikaren ikuspuntutik gitarrek protagonismo handia zuten, zaratatsuak baina, halaber, melodiotsuak, efektu ugarirekin: flanger, reverb edo chorus. Talde hauek oso giro berezia sortzen zuten, ilun eta malenkoniatsu, non abestiak xuxurlatzen zituzten.

Generoren lehengo taldeak, edo horrela aipatzen direnak, hauek dira: Cocteau Twins, The Jesus and Mary Chain, My Bloody Valentine, Spacemen eta Loop. Taldeek inspirazioa 60. urteetako beste generoetatik jaso zuten: garage rock, rock psikodeliko; garrantzi handia izan zuen zebait talde amerikarren eragina, Sonic Youth eta Dinosaur Jr esaterako. Eragin handia izan zuen, bestetik, My Bloody Valentine taldearen Isn't Anything albumak, bereziki abesti batek, "You Made Me Realise". Generoak izan zuen beste eraginak hauek izan ziren: The Velvet Underground, Siouxsie and the Banshees, Sonic Youth, Hüsker Dü, The Chameleons, The Cure, Galaxie 500, eta The Smiths.

Ondorengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko hamarkadaren hasieran, blackgaze ere jaio zen, black metala eta shoegaze uztartzen zituen generoa; lerro horretan Alcest, Amesoeurs eta Deafheaven bezalako taldeak zeuden.

2010eko hamarkadaren hasieratik, talde berri eta gazteen bolada bat shoegaze estetikan inspiratu da: The Radio Dept, The Pains of Being Pure at Heart, A Place to Bury Strangers, No Age, The Big Pink, Vivian Girls, Bipolar Explorer, Spotlight Kid, Tamaryn, Amusement Parks on Fire, The Joy Formidable, The Away Days, Hitsujibungaku. Batzuek berpizte horri Nu gaze esaten diote.[1]

Euskal Herrian Belako taldea dugu, 2011an sortua eta, nolabait, joera horretan aktiboa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]