Sanaga
Sanaga | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 918 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 3°33′33″N 9°39′08″E / 3.5593°N 9.6522°E |
Estatu burujabe | Kamerun |
Kamerungo eskualde | Ekialdea (Kamerun) |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 129.212 km² |
Ur-emaria | 2.072 m³/s |
Bokalea () | Biafrako golkoa |
Sanaga Kamerungo ibai nagusia da, herrialdea ekialdetik mendebaldera igarotzen duena. 603 kilometro luze da, Djerem eta Lom ibaien elkargunetik Biafrako golkoraino.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adamawa goi-ordokitik jaisten diren Djerem eta Lom ibaiek eratzen dute Sanaga, eta Edea hiria zeharkatu ondoren Biafrako golkora isurtzen da, Ozeano Atlantikora. 603 kilometro luze da, 918 kilometro luze Djeremekin batera, eta 132.990 kilometro koadroko arroa drainatzen du (Kamerungo azaleraren laurdena).
Ur-jauzi ugari daude ibaiaren ibilguan zehar, zentral hidroelektrikoek argindarra ekoizteko baliatzen dituztenak (Mbakauko eta Edeako urtegiak).
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sanagaren emaria 1943-1980 bitartean neurtu zen Edean, ahoan bertan dagoen hirian.[1] Ibaiak 131.520 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, ia arro osoa. Urteko batez besteko emaria 1.985 m³ segundoko da. Emari handiena urrian du (5.431 m³/s), eta txikiena, martxoan (517 m³/s).
Sanagaren batez besteko emariak (m³/s), Edean neurtuak
Datuak: 1943 eta 1980 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Sanaga Basin. Station: Edea. compositerunoff.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2022-3-6).