Christopher Columbus estatua (Central Park)
Christopher Columbus estatua (Central Park) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Koordenatuak | 40°46′12″N 73°58′22″W / 40.76996°N 73.97274°W |
Historia eta erabilera | |
Bandalismoa | |
Inaugurazioa | 1894ko maiatzaren 12a |
Izena | Kristobal Kolon |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Napoleon LeBrun (en) |
Materiala(k) | brontzea eta granite (en) |
Christopher Columbus estatua New Yorken dagoen Kristobal Koloni eskainitako monumentua da. Zehatz-mehatz Central Parken dago. Jerónimo Suñol y Pujol eskultoreak egindakoaren kopia da. Monumentuak eraso ugari izan ditu.[1]
Erreplika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatua hau beste baten kopia da. Jatorrizkoa Jerónimo Suñol y Pujol eskultore espainiarrak egin zuen eta gaur egun Madrilgo Kolon plazan ikus daiteke. Lanean aurkitzailea zutik agertzen da, zeruari begira; nolabait bere biadaiaren arrakasta eskertzen ari da. Armak zabalduak ditu, eskertza hori indartzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1892an, New York Genealogical and Biographical Societyk Central Parki eman zion. Horrekin Kolonen Ameriketarako lehen bidaiaren IV. mendeurrena ospatu nahi zuten. Inaugurazioa 1894ko maiatzaren 12an egin zen, presidenteordea zen Adlai E. Stevenson Iren eskutik.
Eskulturak sarritan izan ditu erasoak. Esaterako 2017ko abuztuan margo gorriz (eskuak) eta grafitiz margotuta agertu zen. Erasotzaileek hau idatzi zuten: "Hate will not be tolerated" (Gorrotoa ez da onartua izango) eta '#somethingscoming" (zerbait dator). Ondoren monumentua garbitua izan zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Jeronimo Suñol y Pujol eskultorearen biografia eta obra.
- (Ingelesez):Inaugurazioaren inguruko dokumentua.