Jean Jacques Régis de Cambacérès
Jean Jacques Régis de Cambacérès, Parmako 1. dukea (Montpellier, Frantzia, 1753ko urriaren 18a - Paris, Frantzia, 1824ko martxoaren 8a) frantziar legegizona eta politikaria izan zen. Parmako dukea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1792. urteko Konbentzioan diputatu aukeratu zuten, eta Luis XVI.aren hiltzearen aldeko botoa eman zuen. 1793. urtean girondarren aurkako jazarpenaren alde azaldu zen. Urte hartan bertan Kode Zibil berria prestatu zuen, baina Konbentzioak ez zion onartu. 1799an Justizia ministro izendatu zuten, eta Kontsulen garaian Napoleon Bonaparteren mendeko bigarren kontsula izan zen (1799-1804). Kode Zibil berria idatzi zuen beste zenbait lagunekin, eta Inperioko kantziler nagusi eta Parmako duke egin zuten. 1814. urtean Borboikoekin bat egin zuen, baina 1815etik 1818ra bitartean ez zuen eskubide politikorik izan, erregearen hiltzailetzat hartu zutelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Jacques Régis de Cambacérès |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.